Wednesday 22 April, 2015

Euskadiko Orkestra Sinfonikoal A. Illarramendiren 9. Sinfonia estreinatuko du José Miguel Pérez-Sierrak zuzenduta

Apirilaren 24tik 30era bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiari dagokion kontzertu-programa berri bat aurkeztuko du ohizko hiriburuetan. José Miguel Pérez-Sierrak zuzenduta, aipagarria da Angel Illarramendiren 9. Sinfoniaren erabateko estreinaldia. Egitaraua osatzeko, Jose Maria Usandizagaren jaiotzaren mendeurrenaren oroigarri berri bat (haren Cuarteto sobre temas populares vascos laneko Moderato) eta Antonin Dvoraken 7. Sinfonia. Apirilaren 24an Gasteizko Principal Antzokian, 27 eta 30ean Donostiako Kursaal Auditorioan, 28an Iruñeako Baluarte Auditorioan eta 29an Bilboko Euskalduna Jauregian.

Angel Illarramendi: estreinaldia eta diskoa. Beste behin euskal musika sustatu eta zabaltzea helburu harturik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Angel Illarramendiren (Zarautz, 1958) 9. Sinfonia estreinatuko du. Gainera, estreinaldiaren ondoren, honen zuzeneko grabaketa eta estudioan jasotako Illarramendiren 4. Sinfonia, "Ingenua" bilduko dituen diskoa plazaratuko da. 4. Sinfonia duela aste batzuk grabatu zuen Orkestrak Miramongo bere egoitzan, José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean. Illarramendi, zinerako idatzitako musikagatik ezaguna bada ere (besteak beste, Gracia Querejeta, Pedro Olea, Juan José Campanella edo Manuel Gutiérrez Aragón zuzendariekin egin du lan), ez du alde batera uzten kontzerturako musika. Euskadiko Orkestrak interpretatu dituen Angel Illarramendiren obren artean, 3. Sinfonia, "Harri zuria" (hau ere Karontek 2009an disko batean argitaratua), "Troaiarrak" edo "Una historia reciente" zinerako musikaz osatutako suitea.

2012an Euskadiko Orkestraren podiumean debuta egin zuenetik, José Miguel Pérez-Sierra maisuak hainbat alditan zuzendu du Orkestra, Abonu Denboraldian, Musique en Côte Basque jaialdian eta baita OLBE ren opera denboraldian ere.

Sarrerak 7 eurotik gora salgai. Kontzertu hauetarako, eta baita Abonu Denboraldiko gainerako kontzertuetarako sarrerak ere, www.euskadikoorkestra.eus webgunean, kontzertu aretoetako leihatilatan eta beste ohizko salmenta bideak erabiliz eros daitezke, 7 eurotik gora.

 

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Buy tickets
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo