Monday 16 March, 2015

José Mª Usandizagaren (1887-1915) "La Llama" operaren berrestreinaldia kontzertu bertsioan

José Mª Usandizagaren (1887-1915) "La Llama" operaren berrestreinaldia kontzertu bertsioan
Lan honen berrestreinaldia martxoaren 16tik 24ra egingo da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldiaren barruan eta bere ohiko lau ziklo sinfonikoetan, Juan José Ocónek zuzenduta.

Musika-ekitaldi bikaina: Konpositorearen heriotzaren mendeurrena dela eta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa gogor saiatu da eta jende askoren laguntza izan du José Mª Usandizagaren "La Llama" opera berreskuratzeko. Opera honetaz gain, egileak "Mendi Mendiyan" eta "Las Golondrinas" ezagunagoak ere idatzi zituen. "La Llama" opera berreskuratzeko, partituraren edizio-lan handia egin da, Juan José Ocónen zuzendaritzapean. Berak zuzenduko du lan honen kontzertu-bertsioa Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian. Emanaldi honetan -bere emaitza mundu-mailan egindako lan honen lehen grabazio gisa erregistratuko da- euskal artista garrantzitsuek eta Andra Mari Abesbatzak hartuko dute parte.

Bere heriotza goiztiarraren (28 urte) mendeurrenean konpositore donostiarraren figura berreskuratzen da. Aurtengo denboraldirako programatutako ekitaldi guztien artean "La Llama" operaren berrestreinaldia kontzertu-bertsioan azpimarra daiteke. Opera hau "Mendi-Mendiyan" eta "Las Golondrinas" izenekoen ondoren idatzi zuen. Xehetasun txiki batzuen faltan, "La Llama" opera 1915ean amaitu zuen, baina ez zen hiru urte beranduago arte estreinatu.

"La Llama" Donostiako Victoria Eugenia Antzokian estreinatu zen 1918ko urtarrilaren 30ean. Operak arrakasta handia izan zuen kritikarien artean, baita oihartzun handiko musika-ekitaldi honetara Madrildik etorritakoen artean ere. José Mª Usandizagaren "Las Golondrinas" lanak arrakasta handia lortu zuen hiru urte lehenago Madrilen.

Duela hiru urte, eta José Mª Usandizagaren heriotzaren mendeurrenari begira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak buru-belarri opera hau berreskuratzeko lanari ekitea erabaki zuen. Lan hori, estreinaldiko kontzertua zuzentzearekin batera, Juan José Ocón orkestra-zuzendariari eskatu zitzaion. Bestalde, Manuel Cabrera musika-kritikariak libretoa orraztu du. Proiektu hau gauzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza jaso dugu.

Lan honen berrestreinaldia martxoaren 16tik 24ra egingo da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldiaren barruan eta bere ohiko lau ziklo sinfonikoetan (Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruña). Estreinaldiaz gain, opera lehen aldiz grabatuko da. Hortaz, gerorako erregistratua geratuko da eta konpositorearen musika-ondarea zabalduko da.

Euskadiko Orkestrak sustatutako eta kudeatutako lan garrantzitsu honek berriro ere erakusten digu erakunde honek euskal sormena ezagutzera emateko duen interesa eta ardura. Ahalegin honen adibide argia Euskal Konpositoreen Bilduma da -baztertu ezin den erreferentea-. Bilduma honen 1998ko bigarren bolumenean José Mª Usandizagaren obra sinfonikoa jasotzen da.

 

More information

Esku-egitaraua
Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron