Thursday 26 February, 2015

Schumann eta Beethovenek pianodun kuartetoa hizpide, Miramongo Matinéetan

Idoan ganbera taldea Miramongo Matinéetan ariko da otsailaren 28 larunbatean. Aurkeztuko duten egitarauan, pianodun kuartetoaren ikuspegi bikoitza. Batetik, erromantizismo garaiaren erakusgarri den Robert Schumannena eta, bestetik, Ludwig Van Beethovenena; klasizismo berantiarraren eta erromantizismo goiztiarraren artean sortua, azken honen obra ondare unibertsala da.

Beethovenen Pianodun 4. Kuartetoa mi bemol maiorrean bere Hari eta haizeetarako kintetoaren moldaketa da eta, W.A. Mozarten ondoren, genero honen adibide zaharrenetakoa dugu. Ia mende bat beranduago estreinatu zuen Schumannek bere Pianodun kuartetoa, Leipzigen eskainitako agur-kontzertuan; musikalan liluragarri honek gerora Brahms edo Fauréren lanean eragina izango zuen ikuspegi berri bat ireki zuen.

Idoan taldeko kide dira Maialen Rezabal, biolina eta Euskadiko Orkestrako kidea; Asier Arabolaza, biola; Jon Larraz, biolontxeloa eta hau ere Euskadiko Okrestrako kidea, eta Amaia Zipitria pianista. 2010ean Miramongo Matinéetan estreinakoz aritu zirenetik, askotariko musika eskaini dute Euskadiko Orkestraren egoitzan: Mozart, Schumann, Brahms, Fauré, Turina eta baita Elvis Costello eta The Brodsky Quartet-en The Juliet Letters lanaren bertsioa ere.

Next events

Concerts & Tickets August

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
11 Tu
12 We
12 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Arriaga harrigarria
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
19 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Berlioz's Requiem Erik Nielsen Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Berlioz's Requiem
20 Th
21 Fr
22 Sa
23 Su
24 Mo
25 Tu
26 We
27 Th
28 Fr
29 Sa
30 Su
31 Mo