Thursday 24 July, 2014

Ordezkapena Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendaritza Nagusian

Ordezkapena Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Zuzendaritza Nagusian
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek Gobernu Kontseiluari proposatuko dio Oriol Roch Izard Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari berri gisa izendatzea, Iñigo Alberdiren ordezko; hilaren 29an egingo dute bilera.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek Gobernu Kontseiluari proposatuko dio Oriol Roch Izard Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi berri gisa izendatzea, Iñigo Alberdiren ordezko; hilaren 29an egingo dute bilera.

Oriol Roch Galiziako Orkestra Filarmonikoaren zuzendari teknikoa izan da azken 10 urteetan. Bartzelonan jaio zen 1964an, orkestren kudeaketan esperientzia handia du eta ilusioz ekingo dio aro berriari.

Oriol Rochek Iñigo Alberdi ordezkatuko du, Orkestra azken 8 urteetan kudeatu duena. Horietan, Orkestraren profesionaltasuna bermatu eta indartu du, gizartearekin elkartu du eta publikoen fideltasuna lortu du.

Oriol Roch Izard

2004. urtetik gaur egunera arte Galiziako Errege Filarmonikaren zuzendari teknikoa izan da. Erakunde hori Santiago de Compostelako Partzuergoaren mende dago, eta Estatuaren, Galiziako Xuntaren eta Santiagoko Udalaren arteko erakunde partaidetua da. Ardura tekniko gorena izanik, Galiziako Filarmonikari bultzada eman dio galiziar komunitatean sendotuz, bere presentzia Espainiako Estatuan eta atzerrian bermatzeaz gainera; denboraldi oso bat kudeatu du, ospe eta kalitate handiko artistekin, aurrekontuak beherakada handia izan zuen une batean; bere taldearekin hezkuntza laguntza eredu bat bermatu du Musika Ikasketen Goi Eskolako musikari gazteen trebatzaile gisa.

1990etik 2002ra arte Teatre Lliure Ganbera Orkestraren kudeatzaile izan zen, Josep Pons zuzendari duena. Teatre Lliuren egindako kudeaketari esker, konpainiak nazioarte eta estatu mailako presentzia eskuratu zuen, Bartzelonan egindako kontzertu denboralditik haratago. Tamaina handiagoko eta diziplinen arteko proiektuetara egindako aldaketa kudeatu zuen, eta horrek ospe handiagoa eman zion proiektuari. Harmonía Mundi (Frantzia) editorearekin akordio bat kudeatu zuen urtero bi disko salgai jartzeko; gaur egun ere nazioarteko arrakasta dute.

Lehenago, Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoetako Batzorde Antolatzailean eta Bartzelonako Azokan lan egin zuen, kultura dinamizazio lanetan. Gainera, Orfeón Leridanok antolatutako Orkestra Sinfonikoari buruzko ikastaroaren arduraduna izan zen hiru ediziotan.

Egindako ikasketei dagokienez, Enpresa Kudeaketan egindako graduondokoa (Universitat Ramon Llull) izateaz eta hizkuntza maila altua (ingelesa eta frantsesa) izateaz gainera, Historia Garaikidean lizentziaduna da (Bartzelonako Unibertsitatea).

Behin Gobernu Kontseiluak izendapena onartuta, zuzendari berriaren aurkezpen ofiziala abuztuaren 5ean izango da.

 

Next events

Concerts & Tickets April

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 april, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Donostia / San Sebastián
Rachmaninoff / Bartok
11 Sa
11 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 12: Ensemble Phantasy Donostia / San Sebastián
Matinée 12: Ensemble Phantasy
12 Su
13 Mo
13 april, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Bartok
14 Tu
14 april, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Pamplona/Iruña
Rachmaninoff / Bartok
15 We
15 april, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Rachmaninoff / Bartok Juraj Valcuha Bilbao/Bilbo
Rachmaninoff / Bartok
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
21 april, 2026 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
22 We
22 april, 2026 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
23 Th
23 april, 2026 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz
School Concerts: Logelan Logale
24 Fr
25 Sa
25 april, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 13: Delicia Ensemble Donostia / San Sebastián
Matinée 13: Delicia Ensemble
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th