Thursday 28 November, 2013

Idoan taldeak Elvis Costello eta Brodsky Quartet-en musika dakar Miramongo Matinéetara

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Measha Brueggergosman sopranoak 4. Abonu programarako egindako entsegu orokorra hartu ostean, formatu txikiko musiketara bueltan da Miramongo Matinéeak zikloa. Idoan ganbera taldeak, Alberto Núñez kantaria lankide duela, The Juliet Letters kantu sorta proposatzen du azaroaren 30 larunbat honetarako. Elvis Costello musikari britainiarra eta Brodsky Quartet hari laukotearen elkarlanetik 90. hamarkadan sortutako doinu sorta da The Juliet Letters.

Idoan, Turina eta Fauréren musikatik The Juliet Letters-en pop eta berrikuntzara. Idoan, ganbera musikarekiko maitasunak bultzaturik, errepertorio klasiko eta erromantikoa sakonki landu eta esperimentazioa bide harturik proposamen garaikideen interpretazioa jorratzea erabaki zuten euskal instrumentista birtuoso talde batek osatzen du. Errepertorio oso zabala lantzen dute, Mozarten klasizismotik abiatu eta, besteak beste, Philip Glassek landutako minimalismoraino, eta talde-mota ezberdinak hartzen ditu : hari-hirukotea, laukotea eta boskotea pianoarekin. Horren erakusle, Miramongo Matinéeak zikloaren azken denboraldietan eskaini dituzten kontzertuak: Glassen musika, baina baita Fauré edo Turinarena bilduz. Gainera, Bilboko Euskalduna Jauregian Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ganbera musika-zikloan, Cuartitos del Arriaga zikloan, Oñatiko Santa Ana Komentuan eta Astigarragako Udal Musika Eskolan eta abarretan aritu dira.

The Juliet Letters. Elvis Costello eta Brodsky Quartetek 1989an egin zuten topo estreinako aldiz, Londreseko Queen Elizabeth Hall aretoan laukoteak eskaini zuen kontzertu batean ; Shostakovitchen hari kuartetoen integrala eskaintzen ari ziren emanaldi ziklo batean. Ondoren, Costello ziklo bereko beste bi kontzertutan izan zen eta, beranduago Brodsky Laukotea Haydn, Schubert, Beethoven eta Bartok interpretatzen entzun zuen. Gutun ugari eta hainbat grabaketa partekatu ostean, 1991an amankomunean burutuko zuten egitasmo baten kontzeptua eta berau nola gauzatu eztabaidatzeko bildu ziren lehenbiziko aldiz. Honela sortu zen The Juliet Letters. Irudizko gutun sorta bat da, irudizko hartzaile bati zuzenduak, Julieta Capuletori, alegia. Bost musikariek esku hartu zuten bait letrak sortzerakoan eta baita musika idazterakoan ere. Zuzenean aurkeztu eta gero, The Juliet Letters egitasmoa disko bilakatu zen. 1993. Urtean Warnes Bros disko etxeak kaleratu zuen. Ondoren, Elvis Costello eta Brodsky Laukotea elkarlanean ari ohi dira sarritan : lau disko eta zuzeneko emanaldiak ere eskaini ohi dituzte eta, ondorioz, "egun zabaltzen darraien material kopuru harrigarria bildu da jada", Costelloren beraren hitzetan.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron