Thursday 04 October, 2012

Lauder Ensemble-k XX. mende hasierako kafeetako hotsak berreskuratuko ditu 1. Miramongo Matinéean

Urriaren 6 larunbatean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzak Miramongo Matinéeak zikloaren 2012/2013 denboraldiko lehenbiziko kontzertua hartuko du. Orkestraren ganbera musika zikloa den honek musika emanaldi askotarikoak proposatzen ditu, larunbatetako kultur eskaintza osotuz. Lauder Ensemble taldearen eskutik, Matinéearen izenburuak, "Truebako boskoteari omenaldia", XX. mendearen hasieran Bilboko Trueba kafean aritu ohi zen talde egonkorrari egiten dio erreferentzia. Izan ere musika hori, 1900 urtearen inguruan kafeak betetzen zituen musika izango da kontzertu honetan berreskuratuko dena.

Trueba Bilbon edo Café de la Marina Donostian gertuko ditugun kafeen adibideak dira: burgesia berri bat garatzearekin batera sortutako espazio publiko hauek hirietako kultur bizitzaren erdigune bilakatu ziren XX. mendearen lehenbiziko urteetan. Musikari dagokionez, konpositoreen belaunaldi berri baten obraren zabalkunderako plataforma bilakatu ziren. Musikagile horien artean larunbatean Miramonen entzungai izango ditugun Arámbarri, Gorostiaga eta Sorozábal. Egitaraua osotuz, Ravel eta Lyadoven lanak izango ditugu, Arámbarrik berak moldatuak.

Lauder Ensemble osatzen dute Euskadiko Orkestrako kide Itziar Prieto eta Oscar López, biolinak, Pascal Arnaud, biola, Jon Larraz, biolontxeloa, Victor Bogdanov, kontrabaxua, eta Orkestraren lankide den Javier Pérez de Azpeitia pianojotzailea.

Kontzertua goizeko 11etan hasiko da eta sarrerak www.kutxasarrerak.net eta Telekutxa (943 00 12 00) bidez eros daitezke, eta kontzertu egunean baita Orkestraren egoitzan ere, 10.30etatik aurrera. Halaber, gogorarazten dizuegu doako autobus zerbitzua dagoela egoitzara etortzeko, 10.25etan Gipuzkoa Plaza, 4tik atera eta Antso Jakituna, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34ean geldialdiak egiten dituelarik.

 

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection