Tuesday 02 October, 2012

Aurkeztu berri da 2012/2013 Abonu-Denboraldia Iruñan

Euskadiko Orkestrak Iruñan garatuko duen 2012/2013 Abonu-Denboraldia aurkeztu berri da Baluarteko prentsa-aretoan. Orkestraren zuzendari nagusi Iñigo Alberdik Orkestrak gaurtik 2013ko maiatzaren 25a bitartean nafar hiriburuan eskainiko dituen hamar kontzertuen edukia agertu du. Lagun izan du Igor Ijurra, gaur bertan, hilaren 2an Baluarten 20:00etatik aurrera lehenbiziko Abonu-kontzertuan protagonista izango den Iruñako Orfeoiaren zuzendaria.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak liburutegi, funts handi bat izan nahi du, non nobedadeek, klasikoek, musikari nabarmenek eta beren ibilbideen hastapenetan dauden musikariek beren tokia duten. Honela aurkezten da 2012/2013 Abonu-Denboraldi berria. Horretarako sakonki hausnartutako artista taldea, zuzendari zein bakarlari gonbidatuak izango ditugu gurean. Guztiek galdu behar ez den musika-denbora bilakatuko dute denboraldia.

Iruñan eskainiko den Abonu-programazioaren inguruan:
- Kolore askodun mosaikoa osatzen duten askotariko 10 proposamen izango dira: "Rossini serioa"ren adibide bat, Wagnerri omenaldia edo izaera erlijioso nabarmena duen programa bat, kutsu finlandiarra duen beste bat,... musika-panoraman agertu berri diren gazteak eta obra ezezagunak, ametsak, gauak, abenturak... ekarriko dizkiguten musikari gailenak. Kolore askodun mosaikoa izango da, anitza eta irekia, kalitate gorena helburutzat izango duena.
- Estreinaldiak: TESELA proiektuaren baitan, hiru obra berri estreinatuko dira; horiekin batera lehenbiziko aldiz entzungai izango da Lorenzo Ondarraren Padre Nuestro, Iruñako Orfeoiarekin.
- Ana María Valderrama biolinjotzaileak, XI. Pablo Sarasate Nazioarteko Biolin Lehiaketako irabazleak Saint-Saënsen Biolin eta orkestrarako 3. Kontzertua interpretatuko du, Ilych Rivas gaztearen zuzendaritzapean.
- Tinbalak instrumentu bakarlari gisa aurkeztuko dira Euskadiko Orkestrako tinbal-bakarlari Anthony Lafargueren eskutik.
- Ezohikoak diren obrak errepertorioko obra ezagunekin tartekatuko dira.
- Errepertorio klasikoa lantzearen apostuari eutsiz, L.V. Beethoven eta bere 1., 7. eta 8. Sinfoniak nabarmentzen dira.
- Orkestrak lehenbiziko aldiz interpretatuko du G. Mahlerren Seigarren Sinfonia erraldoia. Obra honetan Abonu-Denboraldian estreinako aldiz MUSIKENEko ikasleekin lankidetzan arituko da.

Lehenbiziko Abonu-programan, Iruñako Orfeoiak Euskadiko Orkestraren Denboraldia irekiko du, Lorenzo Ondarra nafarraren Padre Nuestro eta Fauréren Requiema interpretatuz.

Bigarren Abonu-programan, Modest Mussorgskyren "Erakusketa bateko koadroak" obra interpretatzearekin batera, Orkestrak beste diziplina artistikoak eraman nahi ditu lau hiriburuetako auditorioetara. Iruñan, Oteiza Museoarekin lankidetzan, Jorge Oteizaren Combinación binaria de dos longitudes en el espacio obra erakutsiko da Baluarteko sarreran kontzertuaren egunean, urriaren 15ean.

 

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su