Thursday 26 January, 2012

Gasteizen aurkeztu berri da Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren 2011/2012 denboraldia

Aurkeztu berri da Gasteizko Udalean Musika Gelaren 2011/2012 denboraldia. Arabar hiriburuko udaleko kultur-planifikazio aholkulari Encina Serranok, Orkestrako zuzendai nagusi Iñigo Alberdik eta Orkestrako hezkuntza departamentuaren koordinatzaile Mikel Cañadak aldi honetarako Gasteizen burutuko diren jardueren berri eman die komunikabideei.

Euskadiko Orkestrak Musika Gela izenpean biltzen ditu bertako Hezkuntza Departamentuak diseinatutako jarduera guztiak: Musika Familian, dagoeneko finkatutako zikloa, Gasteizen eta Donostian denboraldi orotan kontzertuak eskainiz, eta Eskola-haurrentzako Jarduerak, hezkuntzaren arlora bideratutako ekimenak aurrera eramanez, horien artean Eskola-haurrentzako Kontzertuak, Bisitak Orkestraren Egoitzara, Tailerrak Ikastetxeetan eta Entsegu Irekiak. Gainera Sinfokids-en bigarren denboraldian ari gara lanean; bitartean, lehenbizikoa DVD bilakaturik Euskadiko lehen hezkuntzako ikastetxe, musika eskola eta kontserbatorio guztietan dago jada tresna pedagogiko gisa erabilgarri.

Denboraldi honetan guztira 25 dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkar hartuta izango diren musika-ekitaldiak. Aipagarria da joan zen denboraldian gure jarduerek 7.500 haur baino gehiago bildu zituztela.

Musika Familian zikloak Gasteizen 1997an abian jarri zenetik familiarteko 26000 ikus-entzule bildu ditu.

Giza-balioak eta alaitasuna zabaltzea izango dira Musika Familian zikloaren denboraldi berrirako finkatutako helburuak. Denboraldi hau Gasteizen otsailaren 5ean abiatuko da, Principal Antzokian. Per Poc konpainiako Santi Arnalek sortu eta zuzendutako txotxongilo eta itzalek eta EOS instrumentu-talde batek Stravinskyren "Soldadu baten istorioa"ren moldaketa aurkeztuko digute. Martxoaren 17an García Lorca Antzokian Stick Dance Quartet perkusio-taldeak ia objektu oro musika instrumentu bihurtu daitekela erakutsiko digu, "Ezustekoen Kutxa" emanaldiaren bidez. Adin guztientzat aproposa bada ere, haurtxoentzat bereziki diseinatutako kontzertua izango da. Jada ekainan zikloa Principal Antzokira itzuliko da "40 urteko algara" kontzertuarekin; Txirri, Mirri eta Txiribitonen umore eta alaitasunarekin, guztiok elkarrekin hauen 40. urteurrena ospatuko dugu, 40 urte baidaramatzate eszenatokietan milaka irribarre zabaldu eta festa eta dibertsio-une ederrak eraginez. "Soldadu baten istorioa" eta "40 urteko algara" ikuskizunen aurretik Sentsibilizazio Tailerra izango da. Kontzertu-ziklo hau Gasteizko Udalarekin koprodukzioan burutuko da aurtengoan ere.

Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude jada. Principal Antzokiko Leihatilan, telefonoz kreditu txartela erabiliz (945.16.10.45) edo internet bidez (www.vitoria-gasteiz.org eta http://entradas.cajavital.es) eros daitezke. García Lorca Antzokian izango den ikuskizunerako sarrerak Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian (C.C. Hegoalde) eta García Lorca Antzokian (C.C. Lakua) ere eros daitezke, kreditu txartela erabiliz. Principal Antzokiko ikuskizunetarako sarrerek 6€tako prezio bakarra dute eta García Lorca Antzokikoak 5€takoa.

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection