Thursday 26 January, 2012

Euskadiko Orkestrako Biolontxelo Taldearen kontzertua Miramongo Matinéetan

Euskadiko Orkestrako Biolontxelo Taldearen kontzertua Miramongo Matinéetan
“Biolontxelo artean: antzinarotik apokalipsira” izenburudun kontzertu hau honela definitzen du: “errusiar mendi batean bidaia familia osoarentzat eta edozein gusturako bidaia aproposa”.

Urtarrilaren 28 larunbatean Miramongo Matinéeak zikloko emanaldi berri bat izango da Euskadiko Orkestraren egoitzan. "Biolontxelo artean: antzinarotik apokalipsira" izenburudun kontzertu hau honela definitzen du: "errusiar mendi batean bidaia familia osoarentzat eta edozein gusturako bidaia aproposa" Izan ere, definizio egokia da hori Vivalditik The Beatles-era, Albinonitik Piazzolla eta Metallica-ra edo Lady Gaga-ra doan musikazko ibilbidearen funtsa azaltzeko

Biolontxeloa instrumenturik aldaberatsuenetariko bat dugu. Erregistro oso zabala du, baxuen nota grabeenetatik hasi eta sopranoen nota altuenetara doana. Honexegatik biolontxelo talde batek musika-ensemble oso bat osa dezake du, abesbatza baten modura ia musika mota oro lantzeko gai delarik.

Gauzak honela, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren biolontxelo taldeak gidatutako bidaia bat prestatu dugu, dibertigarri zein liluragarria, lau mendetako askotariko musikatan barrena: errenazimenduko musika, musika barrokoa, klasikoa nahiz erromantikoa, jazza, ragtime, pop-a, tangoa, The Beatles taldearen musika edo "heavy metal" eta baita Lady Gaga-ren techno-house doinuak... guztia zortzi biolontxelorako moldatua.
Kontzertua goizeko 11etan hasiko da eta sarrerak www.kutxa.net eta Telekutxa (943 00 12 00) bidez eros daitezke, eta kontzertu egunean baita Orkestraren egoitzan ere, 10.30etatik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets August

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
11 Tu
12 We
12 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musical Fortnight: Arriaga harrigarria
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
19 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Berlioz's Requiem Erik Nielsen Donostia
Musical Fortnight: Berlioz's Requiem
20 Th
21 Fr
22 Sa
23 Su
24 Mo
25 Tu
26 We
27 Th
28 Fr
29 Sa
30 Su
31 Mo