Monday 08 March, 2010

CHRISTIAN LINDBERGek EUSKADIKO ORKESTRA ZUZENDUKO DU BERRIZ ERE BERE ABONU-DENBORALDIAREN BAITAN

CHRISTIAN LINDBERGek EUSKADIKO ORKESTRA ZUZENDUKO DU BERRIZ ERE BERE ABONU-DENBORALDIAREN BAITAN
Iruñea eta Gasteizen ospatuko den programa honetan, Euskadiko Orkestrako kide den Oscar Abellak Vaughan Williamsen Tuba eta orkestrarako kontzertua interpretatuko du eta AEOS eta BBVA Fundazioak antolatutako IV. Konposizio Lehiaketako irabazle izan zen Gerok (I.Urrutia) izango da entzungai

Martxoaren 10ean Iruñeako Baluarten eta 11ean Gasteizko Principal Antzokian eskainiko ditu Euskadiko Orkestrak bere Abonu-Denboraldiko zortzigarren programa. Christian Lindberg suediarraren zuzendaritzapean, kontzertuak Gerok lanarekin irekiko dira. Partitura honekin irabazi zuen 2007an Isabel Urrutia bizkaitarrak 2001.urtetik Espainiar Orkestra Sinfonikoen Elkarteak BBVA Fundazioaren laguntzaz antolatzen duen Lehiaketaren IV. edizioa. Egilearen esanetan, obra honek izen horren bidez (Geuk, guk geuk), "izatearen identitatea, norberaren esentzia, sustraiak, jatorria" ematen du aditzera. Egitaraua osotzeko, Vaughan Williamsen Tuba eta orkestrarako kontzertua, EOSeko bakarlari den Oscar Abellak interpretatuko duena, eta Sibeliusen 5. Sinfoniak izango dira entzungai.

Christian Lindberg Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan aritua da aurretik, bai zuzendari gisa eta baita bakarlari lanetan ere. Lindberg sortu berria den Norbegiar eta Artikar Filarmoniako eta Operako Orkestrako zuzendari titular eta aholkulari artistiko izendatu berri dute eta bere etorkizuneko konpromezuen artean honakoak daude: Koloniako Gürzenich, Irlandar Irratiko Orkestra, Phoenixeko Sinfonikoa, Bartzelonako Vallés-eko Orkestra, Taiwango Orkestra Sinfonikoa eta kontzertuak Holandako Arhem-en Gelders Orkest, Würtenbergo Filarmonikoa, Aarhus-eko Sinfonikoa, Norbegian barrena bira bat, Nürenberg eta Jenaer-eko Filarmonikoak eta Islandiako Sinfonikoa. Halaber, Lindbergek BIS-ekin grabaketa ezberdinak egingo ditu, Leif Segerstamek hasitako Allan Pettersonen 17 sinfonien seriea amaituko du Norrköpingeko Orkestra Sinfonikoarekin eta Filarmónica Árctica Noruega Filarmónica Árctica Noruega proiektu ezberdinak burutuko ditu.

Oscar Abella (Burgos, 1983) Euskadiko Orkestra Sinfonikoko tuba bakarlaria da 2006. urtetik. Orchestre de Jeunes de la Meditérranée eta Holandako National Jeuugd Orkest delakoaren kide izan da. Bakarlari gisa aritu da Radio France-en egoitzan, Parisen, Bernard Cabañaren tuba eta talde bokalerako Quelques Annonces lanaren estreinaldian esku hartuz; halaber, Segoviako Musika Garaikidearen Jardunaldietan eta Vigoko Martin Codax Auditorioan ere izan da. Alemaniako Internationaler Instrumentalwettbewerb Markneukirchen delakoan saritua izan da eta 2001ean Lahtiko Artist Tuba Competition lehiaketan lehenengo saria merezi izan zuen, International Tuba and Euphonium Conference delakoak eskainia. Konspositore bezala, Lyongo CNSM-n irudientzako musika sorkuntzan espezializatu da, sinfonikotik hasi eta elektronikoraino. Ganbera-musika ere konposatu du, bereziki aipagarriak direlarik tubarako Ahaztutako Ametsa eta Mu-danzas, 5 de Braç Quintet taldearen enkargua.

Programa honetako kontzertuak isten dituen Sibeliusen 5. Sinfonia finlandiar konpositorearen lanik konplexuenetarikoa dugu, sorkuntza-prozesuari dagokionez. 1914an ekin zion idazteari eta 1915 estreinatu zen, gerora eraldatu bazuen ere. Eraldaketa horretan lehenbiziko bi mugimenduak batu zituen eta azken biak ere nabarmenki eraldatu zituen.

Kontzertuak
Martxoak 10:
Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20.00etan
Martxoak 11: Principal Antzokia, Vitoria-Gasteiz. 20.00etan

Egitaraua
Isabel Urrutia (1967):
Gerok [12']
AEOS-BBVA Fundazioa Konposizio Lehiaketaren IV. edizioaren irabazlea (lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra)
Ralph Vaughan Williams (1872-1958): Tuba eta orkestrarako kontzertua fa minorrean [12']
Jean Sibelius (1865-1957): 5. Sinfonia mi bemol minorrean, opus 82 [33']

Christian Lindberg, zuzendaria
Oscar Abella, tuba

More information

Esku-egitaraua
Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron