EUSKADIKO ORKESTRA DONOSTIAKO ORFEOIAK BERE LAGUNEI ESKAINIKO DIEN KONTZERTUAN ARITUKO DA

Kontzertua abenduaren 10 ostegunean izengo da Donostiako Kursaal Auditorioan, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.
Aurtengoan ere Euskadiko Orkestra Donostiako Oreoiak bere Lagunei eskaintzen dien kontzertuan arituko da. Kursaal Auditorioan eta José Antonio Sainz Alfaro maisua zuzendari dela, Elena Barbé, Ainhoa Zubillaga, Andeka Gorrotxategi eta Jesús García Arejula bakarlariek, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak Mozarten Requiema, Pucciniren Preludio sinfonikoa, SC32, eta Dvoraken Te deuma interpretatuko dituzte.
Aipagarria da Orkestrak interpretazio honekin bere errepertorioari gehituko dizkiola Pucciniren eta Dvoraken partiturak, aurretik ez baititu inoiz interpretatu.
Kontzertua
Abenduak 10: Kursaal Auditorioa, Donostia-San Sebastián, 20.00etan
Egitaraua
W.A. Mozart: Requiem re minorrean, KV 626
G. Puccini: Preludio sinfonikoa la minorrean, SC32
A. Dvorak: Te deum, opus 103
Concerts & Tickets May

