Friday 19 June, 2026

‘Talentu gaztea’: Musikeneko ikasleek zuzendutako Euskadiko Orkestraren kontzertua

‘Talentu gaztea’: Musikeneko ikasleek zuzendutako Euskadiko Orkestraren kontzertua

Ekainaren 22an, astelehena, 19:30ean, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, Euskadiko Orkestrak kontzertu irekia eskainiko du, Aitor Bartolome eta Joshua Frankenen zuzendaritzapean eta Samaniego Abesbatzarekin. Kontzertu honek Sabadell Banku Fundazioaren babesa du.

Euskadiko Orkestra Aitor Bartolome eta Joshua Frankenen zerbitzura jarri da egunotan, karrera amaierako azterketa egin dezaten. Astelehenean, hilak 22, jendaurrean jarriko dira Talentu gaztea izeneko kontzertua eskaintzeko. Talentu gazteari laguntza ematearen eta erakundeen artean (Musikene, Sabadell Banku Fundazioa eta Euskadiko Orkestra) sinergiak sortzearen garrantzia erakutsiko du, gazteei beren prestakuntza-etapetan tresna berriak emateko.

Euskadiko Orkestrak eta Musikenek hamarkada bat baino gehiago daramate lankidetza-hitzarmen bati esker elkarrekin lanean. Hitzarmenak bi erakundeentzat komunak diren interes eta helburu ugari biltzen ditu eta Jorda Gela du izena, orkestraren lehen zuzendari titularraren omenez. Akordio horrekin lotuta, Musikenek eskaintzen duen Orkestra Ikasketa Master Ofizialaren orkestrako praktiken zatia ikasleei kontzertuen denboraldian orkestra sinfonikoan parte hartzeko aukera emanda bideratzen du. Hitzarmen horrek jasotzen duen beste ekimen bat da Euskadiko Orkestrako solista gonbidatuek eskainitako eskola magistralena. Izan ere, arrakastaz betetako ibilbide luzea eta nazioartean prestigio handia duten artistek ikasleei eskola horiek eskaintzen dizkiete Ikastegian.

Duela hiru urtetik hona, aliantza instituzional estrategiko horrek orkestra-zuzendaritzaren praktika txertatu du bere Denboraldi Sinfonikoko kontzertuetan, edo, kasu honetan bezala, publikoari irekitako ezohiko kontzertu batean. Dagoeneko sei dira programa honetan parte hartzeko aukera izan duten Musikeneko orkestra-zuzendaritzako ikasleak. Aurreko urteetan Eros Quesada, Joshua Franken, Aritz Labrador, Sara Liton eta Pablo Moralesek parte hartu ondoren, astelehen honetan Joshua Franken berriro igoko da Euskadiko Orkestraren podiumera eta Aitor Bartolome lehen aldiz.

Kontzertu-programako ordubetean zehar, Bartolomek eta Frankenek Musikeneko prestakuntza-planean lortutako ezagutzak erakutsiko dituzte, Honegger, Mahler eta Guridiren obren zuzendaritzarekin batera. Horrez gain, Bartolomek berak konposatutako Nebulosas: para orquesta obra estreinatuko du. Orkestrak eta zuzendariek ondoan izango dute eszenatokian Samaniego Abesbatza, Nagore Alanguaren zuzendaritzapean.

Kontzertu honetara joateko gonbidapena beharko da, eta euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez eskuratu ahal izango da.

 

 

Artistak eta programa

 

EUSKADIKO ORKESTRA
Aitor Bartolomé,
zuzendaria (1. zatia)
Joshua Franken, zuzendaria (2. zatia)
Samaniego Abesbatza (Nagore Alangua, zuzendaria)

 

I

A. Bartolomé
Nebulosas: para orquesta (erabateko estreinaldia) [10’]

A. Honegger
1. Sinfonia [21’]

 

II

G. Mahler
Totenfeier: poema sinfonikoa [20’]

J. Guridi
Eusko irudiak (Cuadros vascos) [17’]

 

 

Lankidea

 

Imagen que contiene Texto
El contenido generado por IA puede ser incorrecto.

 

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Buy tickets
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo