Wednesday 03 December, 2025

Txaloaldi luzeak Euskadiko Orkestrarentzat Bartzelonako L’Auditorin

Euskadiko Orkestra L'Auditorin (2025-11-25). Argazkia: Xavi Caparrós
Euskadiko Orkestra L'Auditorin (2025-11-25). Argazkia: Xavi Caparrós

Bi ordu eta laurdeneko kontzertuen ondoren, Euskadiko Orkestrak Bartzelonako publikoaren txalo zaparrada handiak jaso zituen ostiralean, larunbatean eta igandean, Ravel omentzeko, Sorozabal deskubritzeko eta Mahler zorrotz eta beti bikainean murgiltzeko baliagarriak izan ziren kontzertuetan.

4.000 pertsonen aurrean eskainitako kontzertu-programa musika-apustu bikaina izan zen egiten dituen biretan helburu bikoitza betetzen duen orkestra honentzat: kultura-enbaxadorea izatea eta errepertorio unibertsalean irmotasunez erakustea bere lana.

Lehenengo, Ravelen Alborada del Gracioso lana iritsi zen. Euskadin jaiotako konpositore unibertsalaren lanaren bidez, jaio zeneko 150. urteurrenean omendu egin zuten eta, aldi berean, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya (OBC) orkestrarekin elkarlanean eta Euskadiko Orkestrarekin egindako trukearen bidez, Pirinioen bi aldeetako bi orkestra horien arteko lotura irudikatu ahal izan zuten.

Pablo Sorozabal eta haren Siete Lieder lana iritsi zen ondoren. Euskadiko konpositoreak Alemanian emandako etapan idatzi zuen konposizioa da eta Jose Arregik euskaratutako Heinrich Heineren olerkiak biltzen ditu. Siete Lieder lana euskarazko kantu bihurtutako eta euskal kulturako pertsonaia esanguratsuei eskainitako poema horien aukeraketa da. Lan honetan, Sorozabalek Alemaniako tradizioa euskal folkloreko erritmo eta modulazioekin bateratu zuen. Kontzertu honetan, Sofia Esparza soprano nafarrak, bere ahotsaren edertasun lirikoarekin, abestiak jaso eta bere egin zituen interpretazio onena lortzeko. ‘Amesetan’ izeneko lehen abestitik hasi eta zazpigarrenera, ‘Agertu yatan orriya’ izenekora, arte, Esparzak Kataluniako publikoarentzat aurkikuntza bikain bihurtu ziren zazpi olerkiak goxotasun eta bertute osoz zeharkatu zituen.

Atsedenaldiaren ondoren, beti zaila eta nahasia izan ohi den Mahlerren Bosgarrena iritsi zen. Sinfonia honek konnotazio autobiografikoak ditu eta ia 70 minututan zehar hilzorian zegoen musikagile baten egoera emozional guztiak zeharkatzen ditu: hileta-martxa jotzen duen tronpeta-solo batetik hasi eta amaiera arrakastatsura arte, ‘esnatzera’ iristean oinarrituta. Mahlerrek etsipena, melankolia, baikortasuna eta amodio-adierazpena zeharkatu zituen lan honetan. Maitasun-adierazpen hori Heriotza Venezian filmean entzun daitekeen Adagietto ospetsuan identifika daiteke. Euskadiko Orkestrak oso ondo ezagutzen du sintonia hau. Izan ere, bere nazioarteko biretan bere aurkezpen-gutun moduko zerbait izan da eta Bartzelonara bidaiatu baino egun batzuk lehenago ere, Gasteizko eta Iruñeko Denboraldi Sinfonikoan ere eskaini du. Bakarlariak buru zituzten orkestraren atal guztiak (eta bereziki azpimarratu beharrekoak dira Alberto Romero tronpeta-solista eta Adrian Garcia Carballo tronpa-bakarlaria) talde musikal trinkoan elkartu ziren, eta Antonio Mendezek zuzendutako Mahlerren Bosgarren ospetsu eta distiratsua modu fidagarrian eta sendoan defendatu zuten. 

 

 

Trukeen interesa

 

Kontzertuen ondoren, OBCko zuzendari nagusiak, Victor Medemek, eta Euskadiko Orkestrako zuzendariak, Roberto Ugartek, bat egin zuten haien iritziari dagokionez: era honetako trukeak oso interesgarriak dira orkestrentzat zein musikarientzat eta haiek entzutera joandako publikoarentzat.

 

 

Kontzertuak

 

  • Azaroak 24 (19:30): Jesus Guridi Kontserbatorioa (Gasteiz)
  • Azaroak 25 (19:30): Baluarte Auditoriuma (Iruña)
  • Azaroak 28 (19:00): L’Auditori (Bartzelona)
  • Azaroak 29 (19:00): L’Auditori (Bartzelona)
  • Azaroak 30 (11:00): L’Auditori (Bartzelona)

 

 

Programa

 

  • M. Ravel: Alborada del gracioso [8’]
  • P. Sorozabal: 7 Lieder [16’]
  • G. Mahler: 5. Sinfonia [68’]

 

Euskadiko Orkestrak Bartzelonan eskainitako kontzertuen argazkiak

 

Kontzertuak Bartzelonan / Conciertos en Barcelona

 

Backstage: Kontzertuak Bartzelonan / Conciertos en Barcelona

 

 

OBCk Euskadin eskaini dituen kontzertuen argazkiak

 

04 Sinfonikoa. 25/26 Denboraldia. OBC

Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Buy tickets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia Buy tickets
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We