Wednesday 08 October, 2025

Kaabestrik larunbat honetan inauguratuko du Miramongo Matinéeen ziklo berria

Kaabestrik larunbat honetan inauguratuko du Miramongo Matinéeen ziklo berria

Euskadiko Orkestrako hamasei kidek osatzen duten taldeak Part, Hindemith, Holst, Xostakovitx eta Bernsteinen obrak interpretatuko ditu Denboraldiko lehen kontzertu honetan, larunbatean, urriak 11, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, urriak 11, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen 25/26 Denboraldiko lehenengo hitzordua izango da. Bertan, Kaabestrik ‘Fantasia’ izeneko kontzertua eskainiko du. Euskadiko Orkestrako hamasei kidek osatzen dute taldea:

  • Biolinak: José Ignacio Aizpiri, Maddi Arana, Amaia Asurmendi, Xabier de Felipe, Óscar López, Ortzi Oihartzabal, Itziar Prieto, Igor Torre
  • Biolak: Maite Abasolo, Natacha Dupuy-Scordamaglia, Arkaitz Martínez
  • Biolontxeloak: Karmele Castillo, Jon Larraz
  • Kontrabaxuak: Marc Sirera, Paloma Torrado
  • Tinbalak: Igor Arostegi

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Kontzertu honek Denboraldiari hasiera emango dio estilo eta sentsibilitate askotarikoen bidez, espiritualtasun minimalistatik hasi eta musika eszenikoaren bitalismoraino. Arvo Parten Fratres obra izango da lehen obra, konpositore estoniarraren kontenplazio-lengoaiaren lan enblematikoa, non errepikapenak eta aldakuntzak barne-meditaziorako espazio bat sortzen duten. Ondoren, 1936an Ingalaterrako Jurgi V.aren omenez idatzitako Paul Hindemithen Trauermusik lanak goizeko unerik hunkigarrienetako bat eskainiko du, Maite Abasolo biola-bakarlaria berotasunez eta malenkoniaz betetako intziri baten ahots-protagonista dela.

Kontzertuak Gustav Holsten St. Paul’s Suite ospetsuarekin jarraituko du, musika-zuzendari gisa aritu zen erakundeari (Erresuma Batuko St. Paul’s Girls’ School) egindako omenaldiarekin. Kontrastea Dmitri Xostakovitxen Adagio eta Allegretto obrarekin iritsiko da, bizitzaren eta heriotzaren dualtasuna islatzen duena, baita errusiar konpositorearen musikan sarritan aurkitzen diren ironia eta umorea ere.

Hitzordu musikal hau Leonard Bernsteinen Candide obertura bikainarekin amaituko da jai-giroan. Bernsteinen estilo eklektikoaren adibide bikaina da, musika klasikoaren elementuak jazzarekin eta musika herrikoiarekin nahasten baititu, eta entzumen esperientzia dinamiko eta entretenigarria sortzen baitu.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

 

16 hitzordu berri Miramongo Matinéeen 25/26 Denboraldian

 

Urriaren 11tik aurrera 16 hitzordu berri ekarriko ditu Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo berriak, eta sarrerak eta abonamenduak dagoeneko salgai daude.

Miguel Ituarte pianista getxotarra eta Bilboko Koral Elkartea nabarmentzen dira gonbidatu berezien atalean. Beste hitzordu berezi bat Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Euskadiko Orkestraren perkusiojoleek aurkeztuko digutena izango da. Bi orkestretako interpreteek bat egingo dute perkusio-ganberako errepertorio heterogeneoko kontzertu bat eskaintzeko. Perkusio-musikari aplikatutako teknologia berriak erabiltzearen aldeko apustua egingo du hitzordu honek. Gainera, Euskadiko Orkestrako dozenaka kidek instrumentu-konbinazio ugariko hirukoteak, laukoteak eta boskoteak osatu dituzte, barrokotik gaur egunera arteko askotariko errepertorioa eskaintzeko.

Informazio guztia hemen

 

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su