Wednesday 12 March, 2025

Herritarren abesbatza bat Kursaaleko eta Euskaldunako eszenatokira igoko da Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko hurrengo kontzertu-programan

Herritarren abesbatza bat Kursaaleko eta Euskaldunako eszenatokira igoko da Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko hurrengo kontzertu-programan

Zozketa bidez aukeratutako 120 lagunek bi hilabetez entseatu dute Miramonen, Verdiren ‘Va, pensiero’ eta ‘Ijitoen korua’, eta Sorozabalen ‘Maite’ interpretatzeko Euskadiko Orkestrarekin batera.

‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren emaitza aurkeztu ondoren, orkestrak Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’, Christoph Sietzen bakarlariarekin, eta Brahmsen ‘2. Sinfonia’ eskainiko ditu.

Kontzertuak martxoaren 13an eta 17an izango dira Donostian, eta martxoaren 15ean Bilbon. Sarrerak 10 eta 40 euro artean daude salgai.

Euskadiko Orkestrak ostegun honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko zortzigarren programari aurre egingo dio, ‘Glanert / Brahms’ izenekoa. Programa honen berritasun nabarmen bezala, martxoaren 13an eta 17an Donostiako Kursaal Auditoriumean (19:30) eta martxoaren 15ean Bilboko Euskalduna Jauregian (19:30), Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren lehen edizioaren emaitza aurkeztuko da. Proiektu honetan abeslari ez profesionalek eszenatoki gainean Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko aukera paregabea dute.

Euskadiko Orkestrak 120 ahots hautatu zituen zozketa bidez 2024ko abenduan. Parte hartzeko baldintza bakarrak izan dira gutxieneko musika-prestakuntza izatea, partiturak irakurtzen jakitea eta aurreikusitako 10 entseguetara ahalik eta gehien joatea. Horiek urtarrilaren 15ean hasi ziren elkartzen orkestrak Miramonen duen egoitzan, eta asteazkenero egin dira bi hilabetez, Gorka Mirandaren zuzendaritza musikalaren pean. Entseguetako azken fasean, Easo Abesbatzako 40 kidek egin dute bat herritarren abesbatzarekin laguntza emateko, eta lan hori ere egingo dute eszenatoki gainean kontzertuetan.

500 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena ekimen honetan, eta hautaketarako ahots soprano, mezzosoprano, kontralto, tenor eta baxuen nahasketa orekatua eta askotarikoa bilatu da. Parte-hartzaileen %51 emakumeak dira eta %49 gizonak. Ahotsen aukeraketan ere belaunaldi ugariren parte-hartzea lortu da: parte-hartzailerik gazteenak 21 urte ditu eta zaharrenak 82.

Kontzertu bakoitzean gutxienez ehun ahotseko abesbatza bat igoko da eszenatokira, herritarren eta Easo Abesbatzaren ahotsen arteko nahasketa izango duena. Herritar bakoitzak gutxienez kontzertu batean parte hartuko du, eta kasu batzuetan errepikatu egingo du.

Guztira hamabost minutu inguru egongo da korua eszenatoki gainean kontzertu bakoitzean, eta Verdiren Nabuccoren Va, pensiero; Verdiren Il trovatoreren Ijitoen korua; eta Pablo Sorozabalen Maite interpretatuko ditu.

Bideo honetan ikus daiteke noiz elkartu zen abesbatza orkestrarekin kontzertuen aurreko azken entseguetarako, eta emozio handiko unea izan zen:

 

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

 

 

 

Glanerten ‘Perkusiorako Kontzertua’-ren estreinaldia

 

Perkusiorako Kontzertua Euskadiko Orkestrak, Stuttgarteko Irratiko Orkestra Sinfonikoak eta Artikoko Orkestra Filarmonikoak elkarrekin egindako enkarguaren ondorioz sortu zuen Glanertek. Hain zuzen ere, Norvegiako orkestra horrek egin zuen obraren erabateko estreinaldia 2024ko maiatzaren 24an, eta orain interpretatuko duen bakarlariarekin, Christoph Sietzenekin, batera. Sietzen Salzburgoko Jaialdian 12 urterekin debuta egin zuenetik sariak etengabe jaso dituen perkusioko gazte prodijioa da. Informazio gehiago hemen

Bigarren zatian, orkestra Johannes Brahmsen 2. Sinfoniako harmonia erromantikoetan murgilduko da.

Euskadiko Orkestrarekin 2023an debuta egin ondoren, programa honetan itzuliko da bere Denboraldira egungo zuzendari suitzar entzutetsuenetako bat: Christoph-Mathias Mueller. Suitzan eta Estatu Batuetan ikasi zuen arren, Muellerrek nazioarteko ibilbide arrakastatsua egin du, batez ere Alemaniako bizitza musikalari eta oso ezagunak ez diren musikagileen defentsari lotuta. Euskadira egindako aurreko bisitan, Alexander Veprik aurkeztu zigun eta, oraingoan, Detlev Glanerten musikaren txanda izango da, Alemaniako gaur egungo konpositore garrantzitsuenetako bat.

 

 

Ordezko obra Gasteiz eta Iruñean

 

Glanert / Brahms programa martxoaren 18an eta 19an ere eskainiko da, hurrenez hurren, Gasteizko Guridi Kontserbatorioan eta Iruñeko Baluarte Auditoriumean, baina aldaketa batekin: arrazoi teknikoengatik, Abestu Euskadiko Orkestrarekin abesbatza herritarrak ezingo du kontzerturik eman, eta horren ordainetan Carl Maria von Weberrek konposatu eta Gustav Mahlerrek osatu zuen Die drei Pintos opera komikoarekin hasiko dira kontzertuak.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su