Monday 05 August, 2024

Euskadiko Orkestrak 'Carmen' operan parte hartuko du Musika Hamabostaldian 24/25 Denboraldia hasteko

Euskadiko Orkestrak 'Carmen' operan parte hartuko du Musika Hamabostaldian 24/25 Denboraldia hasteko

Azken egunotan, orkestra Georges Bizeten lan famatuaren entseguetan dabil, eta emanaldia Kursaalen izango da, abuztuaren 8an eta 10ean. Halaber, Euskadiko Orkestrak beste kontzertu bat emango du abuztuaren 14an, Senperen, Musika Aitzaki zikloaren barruan. Eta kontzertu sinfoniko-koral bat Donostiako Orfeoiarekin, abuztuaren 23an, Kursaalen.

Donostiako jaialdian izango duen partaidetza oparoaz gain, Euskadiko Orkestrak kontzertuak eskainiko ditu hurrengo hilean Lekeition eta Bergaran, eta Richard Straussen lanak grabatuko ditu Miramonen, Ondine zigiluarekin kaleratuko den disko berrirako.

Kursaalen, abuztuaren 8an eta 10ean (19:00): Bizetek sortutako Carmen ospetsuaren berrirakurketa bat izango da, Emilio Lópezek sinatutakoa. Euskadiko Orkestra zulogunetik arituko da José Miguel Pérez-Sierraren musika-zuzendaritzapean, zeina Madrilgo Zarzuela Antzokiko musika-zuzendari izendatu duten duela gutxi. Rihab Chaieb tunisiar-kanadar mezzosopranoa (Carmen) eta Dmytro Popov ukrainar tenorea (Don José) izango dira bakarlariak, eta haiekin batera jardungo dute Miren Urbieta-Vegak (Micaela), Simón Orfilak (Escamillo), Marifé Nogalesek (Mercedes), Helena Orcoyenek (Frasquita), José Manuel Díazek (Dancaire), Juan Laboreríak (Morales), Mikel Zabalak (Zúñiga) eta Aitor Garitanok (Remendado). Pasarte koralak Easo Abesbatzaren esku egongo dira.

Opera hori ez ezik, Euskadiko Orkestra Hamabostaldiko beste hitzordu garrantzitsu baterako ere ari da entseguak egiten. Hitzordua abuztuaren 23an (20:00) izango da, Kursaalen. Zehazki, Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Orfeoiak kontzertu sinfoniko-korala eskainiko dute Jérémie Rhorrer zuzendari frantsesaren eskutik. Kontzertuaren muina Missa Solemnis izango da, Beethovenen lan koral nagusia, eta teknikoki zailena. Zenbaiten ustez, inoiz konposatu den mezarik onena da. Orkestrarekin eta abesbatzarekin batera, bakarlari arituko dira Chen Reiss, Victoria Karkacheva, Maximilian Schmitt eta Hanno Müller-Brachmann.

Operaren eta kontzertu sinfonikoaren artean, Euskadiko Orkestrak beste hitzordu bat izango du Senperen, abuztuaren 14an, Musika Aitzaki zikloaren barnean. Alexandre Da Costa kontzertino eta zuzendari ibiliko da, Aita Donostiaren, Williamsen, Chiasson-Da Costaren eta Beethovenen lanekin.

Euskadiko Orkestrak Musika Hamabostaldian jardungo du hilaren zati handi samar batean. Dena den, kontzertuak egingo ditu Lekeition, abuztuaren 16an, eta Bergaran, irailaren 6an. Lekeition, Senpereko errepertorioa eskainiko da, eta Alexandre Da Costa izango dute zeremonia-maisu. Bergaran, berriz, programa Mozart eta Schuberten lanek osatuko dute, eta Martin Funda izango da kontzertino eta zuzendari.

Azkenik, abuztuaren bukaeran, Euskadiko Orkestrak Richard Straussen lanen grabazio diskografikoa egingo du Ondine zigiluarekin. Izan ere, orkestrak ez ditu egile alemanaren lanak erregistratu orain arte. Eta bi partitura handi eta ospetsurekin izango da: Macbeth, poema sinfonikoa eta Sinfonia domestikoa.

 

 

Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldia irailaren 27tik aurrera

 

Euskadiko Orkestraren Kontzertu Denboraldia irailaren 27an hasiko da: batetik, Mahlerren sinfonia handi bat eskainiko dute, Bederatzigarrena; eta bestetik, Pascual Aldaveren Akelarre balletaren zati bat, Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Abonuekin, 10 kontzertutara joateko aukera dago, eta salgai daude uztailaren 1az geroztik. Denboraldiko kontzertu guztietarako sarrerak irailaren 1etik aurrera erosi ahal izango dira.

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h. Cancelled
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Cancelled
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo