Thursday 26 October, 2023

Buys Ensemble izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Buys Ensemble izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestraren musikariz osatzen den boskoteak Beethoven, Mozart eta Buysen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, urriak 28, 11:00etan, Miramonen. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.

Larunbat honetan, urriak 28, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hirugarren hitzordua izango da. Bertan, Buys Ensemblek ‘Flautaren aurpegi ezberdinak’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldea orkestrako bost kidek osatzen dute: Kamran Omarli (biolina), Anne-Marie Harmat (biolina), Justina Janiak-Krymer (biola), Jon Larraz (biolontxeloa) eta Helene Billard-Alirol (flauta).

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Boskoteak flauta instrumentu protagonista gisa duten ganbera-lanak aukeratu ditu kontzertu honetarako; Mozart eta Beethoven konpositore ospetsuen lanak, baina baita ezezagunagoak diren beste batzuenak ere, Buys kasu.

Kontzertua Ludwig Van Beethovenen Serenatarekin hasiko da, 1801ean sortua, une horretan hasiberria zen G. Cappi editoreari negozio batzuk lortzen laguntzeko. Beethovenek oso musika original gutxi konposatu zuen espresuki flautarentzat, eta serenata hau, flauta eta biolin banarako idatzia, salbuespen bakanetakoa izan zen. Soprano-instrumentuen enfasi horrek biola baxu-paperean uzten du, eta horrek izaera eguzkitsu eta erlaxatua ematen dio serenatari.

Bigarrenik, Wolfgang Amadeus Mozarten Flautarako kuartetoa K.285 entzungo da. 1777 eta 1778 artean konposatutako lan hau Ferdinand de Jean flautista afizionatuarentzat idatzitako hiru kuartetoetako lehena da.

Matinéea amaitzeko, kontzertuko  obrarik ezezagunena aukeratu du taldeak: Jan Brandts Buysen Flautarako kintetoa, askotan Gabonetako kinteto bezala aipatzen dena. 1903an idatzitako lan honek Berlioz eta Schuberten mundu Erromantikoa dakar gogora, eta mugimendu bakoitzak —lau guztira— Gabonekin lotutako izenburu bat du, Bibliatik ateratakoa.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su