Thursday 02 June, 2022

Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Galerna Haizeak taldearekin

Miramongo Matinéeak Denboraldi amaierara iritsiko dira larunbat honetan Galerna Haizeak taldearekin

Euskadiko Orkestrako haize-boskoteak Barber, Villa-Lobos, Cage eta Medagliaren obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, ekainak 4, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean, eta sarrerak 10 eurotan daude salgai.

Miramongo Matinéeak 21/22 Denboraldiaren amaierara iritsiko dira Galerna Haizeak taldeak eskainiko duen ‘XX. mendea Ameriketan’ izeneko kontzertuarekin, larunbat honetan, ekainak 4, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Euskadiko Orkestrako kide diren bost musikarik osatzen dute taldea: Ander Erburu (flauta), Silvia Esain (oboea), Luis Camara (klarinetea), Yuan Dai (fagota) eta Adrian Garcia Carballo (tronpa).

Kontzertu honetan XX. mendeko kontinente amerikarrera bidaiatuko dugu, zehazki Estatu Batuetara eta Brasilera, Barber, Villa-Lobos, Cage eta Medagliaren eskutik, haize-boskoterako konposatu zuten jatorrizko musikaren bidez.

Lehenik eta behin, Samuel Barber estatubatuarraren Summer Music entzungo da, 1955ean konposatua. Barber azken erromantiko estatubatuartzat jo ohi da, bere lengoaia harmoniko kontserbadoreari eta dohain lirikoari esker, izan ere, abeslari-formazioa baitzuen. Obra honen musikak, bere sekziorik geldoenetan, udako erlaxazioa eta moteltasuna adierazten ditu.

Ondoren, Heitor Villa-Lobosen Quinteto em forma de chôros etorriko da, Parisen 1928an konposatua musikagilea hamalau choroko serie batean lanean aritu zen garaian. Choro (portugesez ‘negar’) Brasilgo musika-estilo urbanoa izan zen, 1870eko hamarkadan sortua, eta inprobisazioa, bariazioak eta kontrapuntua ditu ezaugarri.

Kontzertuaren hirugarren pieza John Cageren Music for Wind Strings izango da. 1938an idatzitako obra da, konpositorearen lehen etapan. Garai horretan bere lanak formula matematiko konplexuetan oinarritzen ziren eta hori da kinteto honen kasua. Oso izaera perkusiboa du obrak eta musika minimalistaren adibide garbia da.

Kontzertua amaitzeko, Galerna Haizeak taldeak Julio Medaglia brasildarraren Belle Epoque en Sud-América suitea joko du. Konpositore honek Alemanian lortu zuen ospea, ez bakarrik bere konposizioengatik, baita orkestra-zuzendari eta film eta telebistarako musika-moldatzaile bezala ere. 21-22 Denboraldiko azken Miramongo Matinéea itxiko duen lan hau Berlingo Filarmonikako Haize Boskotearen enkargua izan zen.

Sarrera solteak (10€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Buy tickets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia Buy tickets
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We