Wednesday 24 November, 2021

Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak ‘Gutizia’ diskoa kaleratu dute

Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak ‘Gutizia’ diskoa kaleratu dute

Disko bikoitz berri honek jatorri ezberdineko egileek idatzitako bederatzi lan eta 84 minutuko musika biltzen ditu, euskal kulturan aski sustraituta dagoen instrumentu bat, txistua, munduan barrena ezagutzera emateko.

‘Gutizia’ Garikoitz Mendizabal txistulariak urte askotan egindako lanaren eta errepertorio-bilketaren emaitza da: ‘Besterik gabe, zuen eskuetan jartzen dut nire denbora, gogoa eta ilusioa’.

La grabación ha sido dirigida por el director asociado de Euskadiko Orkestra, Jaume Santonja: ‘Emaitza paregabea da, zeharkako eraginak ditu eta parte-hartzaile guztientzat izan da aberasgarria’.

Hasiera batean bide ezberdinetatik doazen bi munduk bat egin dute une batean eta Gutizia eman dute emaitza gisa. Delicatessen moduko lan honek modu naturalean uztartu ditu euskal kulturan hain sustraituta dagoen instrumentu bat, txistua, eta orkestra sinfoniko bat. Horretan jardun ziren lanean otsailean Miramonen Garikoitz Mendizabal eta Euskadiko Orkestra, txistu eta orkestrarako idatzitako obra-sorta baten grabazioa egiten eta ondorengo hedapena prestatzen. Lan hau Orpheus Classical zigilupeko disko bikoitz batean argitaratu berri da, eta dagoeneko eskuragarri dago saltoki nagusietan eta Spotify eta iTunes bezalako plataforma digitaletan. Gainera, Durangoko Azokan ere eskuratu ahal izango da.

Grabazioak guztira bederatzi obra hartzen ditu barne, batzuk berriki idatziak eta besteak bertsio berri gisa aurkeztuak. Jatorri ezberdinetako musikagileek idatzitako lanak diren heinean, musika-bilduma hau bidaia bat da bere horretan. Lan hauetako gehienek honako hau estreinaldia dute, eta historia eta motibazio ezberdinak dituzte: Kenyari omenaldi bat (Karibu Peponi); gizakiak bizitza osoan barrena bizitzen dituen emozioen erakustaldi bat (Leyenda); txistuaren aldarrikapena orkestrarekin parekatzen den instrumentu gisa (Symphony-Concerto); edo Libanoko konpositore Naji Hakimena, euskal doinuak izan dituena inspirazio-iturri txistua instrumentu-bakarlari gisa aurkezteko hiru mugimenduko kontzertu baten forma klasikoan (Txistu eta orkestrarako kontzertua).

Bilboko Txistulari Bandaren zuzendari Garikoitz Mendizabal (Zestoa, 1973) txistuaren interpretazioan, defentsan eta sustapenean pertsonaia oso garrantzitsua da. Azken urteetan lankidetza-sorta nabarmena egin du musikagile garaikideekin errepertorio berriak jorratzeko asmotan. Esan daiteke Gutizia horren guztiaren fruitua dela. Horrela dio berak:

“Ukaezina da musika berria den neurrian, txistu eta orkestrarako literatura areagotu eta aberasten duela, zalantzarik gabe. Eta hori izan da, urte hauetan guztietan, nire nahia eta nire saiakera ondorengo belaunaldiei begira. Bistakoa da, baita ere, euskal musikagileek zein atzerrikoek idatzi dutela hain gurea den instrumentuarentzat. Etorkizunean izango diren txistulariei utzi nahi nieke orkestra handi batez lagundurik jotzeko aukera eta material gehiago. Bide batez, oso ohikoak ez diren musika-tresna batzuekin egiten ari diren moduan (akordeoia, gitarra, etab.), txistuak ere izango du, naturaltasunez, orkestra sinfoniko batekin aritzeko aukera gehiago, bai Euskal Herrian bai atzerrian. Euskal kulturaren nazioartekotze-prozesuan tresna eta baliabide ezin hobea izan daitekeela sinetsita nago, baieztatu ahal izan baitut zeinen erreakzio zirraragarria izan ohi duten entzuleek gure txistua entzutean orkestra baten laguntzaz. Besterik gabe, zuen eskuetan jartzen dut nire denbora, gogoa eta ilusioa”.

 

 

Euskadiko Orkestrarentzat bi munduok uztartzea euskal kultura sustatu eta hedatzeko bokazioari jarraipena emateko abagunea da, oraingo honetan nabarmen sustraitutako eta tradizio handiko instrumentu baten bidez. Lankidetza honek bat egiten du aurreko beste batzuekin: txalaparta (Kalakan), gaita (Gaiteros de Elciego) eta trikitixa (Kepa Junkera), besteak beste. Proiektu-sorta horren guztiaren xedea euskal kulturaren ondare aberatsa jaso, defendatu eta bultzatzea izan da.

 

 

Proiektuko gainontzeko parte-hartzaileak

 

Euskadiko Orkestraren zuzendari elkartu Jaume Santonja izan da Gutizia-ren zuzendaritza musikalaz arduratu dena. Bere hitzetan:

 

“CDaren grabazio honek hasieratik egin zidan ilusio berezia, Euskadiko Orkestraren zuzendari elkartu gisa egindako lehen kolaborazio profesionaletako bat izan baitzen. Plazer handia izan da Garikoitz ezagutzea, baita euskal musika tradizionalaren munduan pixka bat sartzea ere. Historikoki, instrumentuen bilakaera horizonteak hedatzea eskatzen zuten instrumentista birtuosoei lotuta egon da, bai teknikoki, bai intelektualki. Eta hori da, argi eta garbi, proiektu honetan gertatzen dena, Garikoitzen birtuosismoak ez ezik, bere ikuspegiak eta behar intelektualek ere txistuaren horizonteak zabaltzera eramaten baitute. Errepertorioa zabaltzearen bidez egiten du, ia obra guztiak propio horretarako sortuak izan baitira, eta instrumentu tradizional hau solista paperean agertzea ahalbidetzen baitute. Emaitza paregabea da, zeharkako eraginak ditu eta parte-hartzaile guztientzat izan da aberasgarria. Poztekoa da proiektu hau grabazio bat ere izatea, jasota uzten baitu egindako lana. Espero dezagun ez dela horretan bakarrik geratuko eta benetan pizgarria izatea formatu hori zuzenean esperimentatu ahal izateko etorkizuneko emanaldietan, bai bertan, bai atzerrian”.

 

Jaume Santonja, Garikoitz Mendizabal, konpositore eta orkestraz gain, proiektu honetan honakook ere parte hartuko dute: Naroa Intxausti sopranoa, Francisco Escudero Kontserbatorioko haur abesbatza (Eva Ugaldek zuzentzen duena), eta Iñaki Telleria eta Marc Blanes produkzioan eta soinuan.

 

 

Fitxa teknikoa

 

CD 1: 40’

  • Txistu eta orkestrarako kontzertua.............. Naji Hakim [13’]
  • Symphony-Concerto................................... David Johnstone [22’]
  • Reflexiones sobre la longitud del viento..... Fernando Velázquez [5’]

CD 2: 44´

  • Karibu Peponi............................................. Javier Martinez Campos [11’]
  • Zaharra....................................................... Anonimoa (Orkestrazioa: Pierre Wekstein) [4’]
  • Leyenda...................................................... Eduardo Moreno [17’]
  • Iruten ari nuzu............................................. Anonimoa (Orkestrazioa: Kepa de Miguel) [4’]
  • Atzo ttun ttun............................................... Anonimoa (Orkestrazioa: Kepa de Miguel) [5’]
  • Hora stacatto............................................... Grigoras Dinicus (Orkestrazioa: Iñaki Urkizu) [3’]

 

Parte-hartzaileak:

  • Garikoitz Mendizabal, txistularia.
  • Euskadiko Orkestra.
  • Naroa Intxausti, sopranoa.
  • Francisco Escudero Kontserbatorioko Haur Abesbatza. Zuzendaria: Eva Ugalde.
  • Jaume Santonja, orkestra-zuzendaria.
  • Iñaki Telleria eta Marc Blanes, produkzioa eta soinua.

 

Next events

Concerts & Tickets March

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
11 Mo
11 march, 2024 Monday, 19:30 h.
Season concerts Rachmaninoff / Strauss Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Rachmaninoff / Strauss
12 Tu
12 march, 2024 Tuesday, 19:30 h.
Season concerts Rachmaninoff / Strauss Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Rachmaninoff / Strauss
13 We
13 march, 2024 Wednesday, 19:30 h.
Season concerts Rachmaninoff / Strauss Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Rachmaninoff / Strauss
14 Th
15 Fr
16 Sa
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
20 march, 2024 Wednesday, 19:30 h.
Season concerts Venegas / Prokofiev Pablo González Donostia / San Sebastián
Venegas / Prokofiev
21 Th
21 march, 2024 Thursday, 19:30 h.
Season concerts Venegas / Prokofiev Pablo González Donostia / San Sebastián
Venegas / Prokofiev
22 Fr
22 march, 2024 Friday, 19:30 h.
Season concerts Venegas / Prokofiev Pablo González Pamplona/Iruña
Venegas / Prokofiev
23 Sa
23 march, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 11: Aeolia Ensemble Donostia
Matinée 11: Aeolia Ensemble
24 Su
25 Mo
26 Tu
27 We
28 Th
29 Fr
30 Sa
31 Su