Thursday 20 May, 2021

Suhar Korua igoko da eszenatokira larunbat honetako Miramongo Matinéean

Suhar Korua igoko da eszenatokira larunbat honetako Miramongo Matinéean

Larunbat honetan, maiatzak 22, 11:00etan, Miramonen, gizonezkoen euskal abesbatzak ‘Sorlekua’ izeneko kontzertua eskainiko du, XIX. eta XX. mende bitarteko nazionalismo musikalaren baitan adierazgarriak diren konpositoreen obrekin. Ez da sarrerarik egongo salgai, egungo edukiera-murrizketak direla eta.

Miramongo Matinéeak 20/21 Denboraldiaren amaierara hurbiltzen ari dira azken aurreko hitzorduarekin, kasu honetan Suhar Koruak eskainiko duena, gizonezkoen hogei ahots baino gehiagok osatutako euskal abesbatza. Abeslari-taldeak lagun izango ditu pianoan Amaia Zipitria eta Ander Simal. Kontzertua larunbat honetan izango da, maiatzak 22, 11:00etan, orkestraren egoitzan.

XIX. eta XX. mendeen arteko nazionalismo musikalaren erakusle izan ziren konpositoreekin ekingo dio Suhar Koruak ‘Sorlekua’ izeneko kontzertu honi. Nazionalismoak herrialde bakoitzeko melodia, dantza eta erritmoak musika jasoan txertatzea ekarri zuen. Bela Bartoken hitzetan: “musika nazionalaren oinarritzat folklorea erabiltzea ez da soilik obra landuak sortzeko doinu zaharrak erabiltzera mugatzen. Aldiz, musika-lan baten atzean dagoen espresioaren ezkutuko zentzua aurkitzean datza (…)”. Hau da, hain zuzen, Matinée honetan Suhar Koruak aurkezten dituen musikariek maisuki egin zutena. Dvoraken lanek, hein handi batean, bere Bohemiako herri-doinuetan izan zuten inspirazio-iturria. Eskandinavian Edvard Grieg norvegiarraren musika barnekoi eta goxoa eta errusiar zapalkuntzaren aurkako askatasun sinbolo izan zen Jean Sibeliusen musika agertu ziren. Ingalaterran, aldiz, Elgarrekin batera, Vaughan Williamsen musikak nortasun propioa erakutsi zuen.

Euskal Herrian ere mugimendu honek indar berezia hartu zuen, eta horren adierazle dira Resurrección Maria de Azkue (1864-1951) eta Aita Donostiak (1886-1956) Euskal Herriko kantu zaharrak bildu eta antolatzeko egin zuten lan eskerga. Lan hau bi kantutegi mardul eta preziatutan mamitu zuten, ezin ordainduko oparia utziz etorkizuneko musikariei. Eta ondare horri esker ona adierazteko, gure gaur egungo euskal konpositoreek lan ugari sortu dituzte bi kantutegietako doinu edo testuak erabiliz. Horrela, kontzertu honen bigarren zatian, etxera eramango gaitu Suhar Koruak, sorlekura, Euskal Herrira. Eta gure arbasoengandik jaso genuen musika moldaketa berrietan eskainiko dute. Gure oinarriak, gure sustraiak ezagutzea baita kulturan eta bizitzan aurrera egiteko ezinbesteko hazia.

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da sarrerarik salgai jarriko kontzertu honetarako, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

 

Kontzertuaren programa

 

Lehen zatia:

Antonin Dvorak (1841-1904): Tres coros de hombre, B.76 [10']
Edvard Grieg (1843-1907): Landkjenning, Op. 31 [6'] / Impromptu [3']
Ralph Vaughan Williams (1872-1958): The Turtle Dove [3']
Anónimo: Uti vår hage [2'] (Hugo Alfvénen moldaketa)
Jean Sibelius (1865-1957): Hymn: Natus in Curas. Op. 21 [4'] / Finlandia, op.26 [2']

 

Bigarren zatia:

Aita Donostia (1886-1956): Jeiki, jeiki, etchekuak [2'] / Ikusten duzu [3']
Javier Busto (1949): Lo eta Tilili eta talala [4']
Xabier Sarasola (1960): Xulufraia [3']
Junkal Guerrero (1968): Mutil txaleko gorri [2']
Josu Elberdin (1976): Izar ederrak [3'] / Emezortzi serore [3']
Eva Ugalde (1973): Ahoberokeriak eta amoriua [4']

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron