Tuesday 27 April, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala aldarrikatzeko bat egin dute

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek euskal musika tradizionala aldarrikatzeko bat egin dute

Egunotan orkestra eta hirukotea Miramonen elkartu dira maiatz eta ekainean gauzatuko duten euskal tradizioko hamabi kantaren grabazioaren lehen entseguak egiteko. Jagoba Astiazaranek egin ditu kantu horien orkestrarako moldaketak.

Elkar diskoetxearen zigilupean udazkenean kaleratuko da diskoa eta Iruña, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostian aurkeztuko da urri eta azaroan eskainiko dituzten zuzeneko bost kontzertutan.

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bat egingo dute euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu batean, bi hanka nagusi izango dituena: batetik, hamabi kanta barne hartuko dituen eta Elkar diskoetxeak udazkenean argitaratuko duen disko baten grabazioa; eta, bestetik, disko horretan jasotako kantak aurkezteko urri eta azaroan Iruña, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostian antolatu den zuzeneko kontzertu-sorta.

Bi musika-taldeak orkestraren Miramongo egoitzan elkartu dira atzo eta gaur, apirilak 26 eta 27, grabatu eta aurkeztuko dituzten kanta horien lehen entseguak egiteko, Juanjo Ocón maisuaren batutapean. Grabazioa maiatz eta ekainean gauzatuko da eta urrian merkaturatuko da, aipatu aurkezpen-kontzertuen bezperatan.

Hau ez da Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek kolaboratzen duten lehen aldia. 19/20 Denboraldiko Abonu-kontzertuetan Euskadiko Orkestrak Gabriel Erkorekaren Zuhaitz obraren Euskadiko estreinaldia egin zuen Kalakanekin batera, Juanjo Menaren zuzendaritzapean. Kalakan osatzen duten Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayek hainbat instrumentu jo zituzten obra honen baitan, txalaparta, alboka, txirula eta adarra kasu. Lanak oso bestelako bi soinu-mundu uztartu zituen: batetik, ahozko tradiziotik etorritako abeslari-solistak eta, bestetik, orkestra.

Oraingoan, proiektu berri honekin, ildo horri jarraipena emango diote bi musika-taldeek, orkestrak hainbat urtez abian izan duen KlasikAT ekimenaren baitan. Duela bi hamarkada baino gehiagotik egitasmo honen bidez Euskadiko Orkestrak apustu irmoa egin du ohiko errepertorioetatik haratago doazen edozein generotako musika-ekoizpenaren alde. Besteak beste, esparru sinfonikokoak ez diren honako artistekin egin du lan orkestrak: Benito Lertxundi, Golden Apple Quartet, Michel Camilo, Emilio Aragón, Kepa Junkera, Mike Oldfield, Ken Zazpi, Dr. Deseo, Zea Mays, Huntza eta Izaro.

 

 

Euskadiko Orkestra + Kalakan: euskal musika tradizionala oinarri duen proiektua

 

KlasikAT ekimenaren baitan kokatzen den proiektu berri honetan, Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala izango da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia.

Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren Iruten ari nuzu edo Kantuz. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena izango dute diskoan, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren.

Horretaz guztiaz gain, Xalbador bertsolariaren hainbat hitz jasoko dira grabazioan, propio proiektu honetarako sortu diren piezetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

Modu honetan, Euskadiko Orkestra euskal kantagintza eta instrumentu tradizionalen bozgorailu bihurtuko da, eta ahots eta perkusio soilei merezi duten oihartzun eta hedapena ematen lagunduko du.

 

 

Diskoa osatuko duten kantak

 

Guztira hamabi kanta hartuko ditu barne diskoak eta guztietan parte hartu du Euskadiko Orkestrak Kalakanekin batera. Jagoba Astiazaranek egin ditu kanta guztien orkestrarako moldaketak:

  1. KLKN (Kalakan). Erabateko estreinaldia.
  2. Andria alargune (Kalakan)
  3. Artzantza (Anonimoa / Xalbadorren hitzak). Erabateko estreinaldia.
  4. Iruten ari nuzu (Anonimoa)
  5. Montevideoko berriak (Anonimoa)
  6. Belatzarenak (Kalakan)
  7. Egun bakea zutaz (Anonimoa / Xalbadorren hitzak). Erabateko estreinaldia.
  8. Rebeleon (Kalakan)
  9. Txoria Txori (Mikel Laboa / Joxean Artze)
  10. Bereterretxen Kanthoria (Anonimoa)
  11. Ez nuen uste (Anonimoa / Xalbadorren hitzak). Erabateko estreinaldia.
  12. Kantuz / Sagarra jo (Anonimoa)

 

Diskoetxea: Elkar.
Zuzendaria: Juanjo Ocón.
Kanten moldaketa: Jagoba Astiazaran.

 

 

Kontzertuak urri-azaroan

 

Urriaren erdialdean diskoa argitaratzearekin bat, diskoaren aurkezpen-bira bat egingo dute Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek elkarrekin bost euskal hiriburutan barrena: Iruña, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostia. Kontzertu horien areto eta datei buruzko informazioa aurrerago iragarriko da.

Diskoan adierazitako hamabi kantez gain, egile anonimodun Nere andrea / senarra kanta ere aurkeztuko dute kontzertu hauetan.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
10 may, 2021 Monday, 19:30 h.
Season concerts Youth Hans Graf Vitoria/Gasteiz
Youth
11 Tu
12 We
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
20 Th
20 may, 2021 Thursday, 19:30 h.
Season concerts Wayfarer Anja Bihlmaier Donostia / San Sebastián Buy tickets
Wayfarer
21 Fr
21 may, 2021 Friday, 19:30 h.
Season concerts Wayfarer Anja Bihlmaier Donostia / San Sebastián Buy tickets
Wayfarer
22 Sa
22 may, 2021 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Suhar Korua Esteban Urzelai Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Suhar Korua
23 Su
24 Mo
24 may, 2021 Monday, 19:30 h.
Season concerts Wayfarer Anja Bihlmaier Bilbao/Bilbo Buy tickets
Wayfarer
25 Tu
25 may, 2021 Tuesday, 19:30 h.
Season concerts Wayfarer Anja Bihlmaier Pamplona/Iruña Buy tickets
Wayfarer
26 We
26 may, 2021 Wednesday, 19:30 h.
Season concerts Wayfarer Anja Bihlmaier Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Wayfarer
27 Th
28 Fr
29 Sa
29 may, 2021 Saturday, 18:00 h.
Music Room Living Room Music Donostia / San Sebastián Buy tickets
Living Room Music
30 Su
31 Mo