Tuesday 23 March, 2021

1000 eskola-umek Euskadiko Orkestraz gozatuko dute gaur eta bihar Kursaalen

1000 eskola-umek Euskadiko Orkestraz gozatuko dute gaur eta bihar Kursaalen

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ‘Beethoven 250’ izenburudun Eskola Kontzertu hauetan orkestrak konpositore aleman ezagunari omenaldia egingo dio haren sinfonía guztien zatiak interpretatuz, bere jaiotzaren urteurrenean.

Ziklo honek Kursaal Eszenaren, Donostiako Udalaren Hezkuntza sailaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien lankidetza du.

Euskadiko Orkestraren Musika Gelako bi jarduera nagusi diren Musika Familian kontzertu eta Eskolentzako Kontzertuetatik, lehenengoak Donostian eta Gasteizen mantendu dira Denboraldi honetan, baina bigarrenen jarduera nabarmen murriztu da gaur egungo osasun-krisia dela eta. Hain da hala, ezen Denboraldi honetan Eskola Kontzertuen jarduera ekoizpen bakarrera mugatuko baita: Beethoven 250, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat (10-16 urte), martxoaren 23an eta 24an (9:45 eta 11:30), Donostiako Kursaal Auditoriumean. Saio hauetan Beethoven musikagilea omenduko dute, jaio eta 250 urtera publikoa liluratzen jarraitzen baitu.

Jaume Santonjaren zuzendaritzapean eta Natalia Sanchez Abaden aurkezpenarekin, Euskadiko Orkestrak Beethovenen sinfonien unerik gogoangarrienetako batzuk proposatuko dizkio publiko gazteari. Kontzertuen gidoia Musika Gelaren koordinatzaile Mikel Cañadak idatzi du. Saio horien 60 minutuko iraupenean, Beethovenen obra sinfonikoak kulturari egindako ekarpena balioetsiko da. Lan hori mundu osoko auditorioetan indarrean dago eta, bi mende eta erdi baino gehiago igaro ondoren, askatasunari eta pertsonen arteko elkartasunari buruzko kantu bat izaten jarraitzen du.

Kontzertuen aurretik, ikasleek hainbat zeregin egiten dituzte ikastetxe bakoitzean, modu independentean. Kontzertuek zenbait helburu dituzte, hala nola sormen-gaitasuna garatzea eta entzumen-gaitasuna sustatzea. Horrela, kontzertua azken urratsa baino ez da lan-prozesu luze horretan. Aldez aurretiko prozesu hori errazte aldera, Musika Gelak gidoi didaktiko espezifiko bat egiten du proiektu bakoitzerako, eta irakasleentzako tailerrak antolatzen ditu. Bestalde, ikasleek Beethoveni buruzko bideoak prestatu dituzte, eta kontzertuan zehar proiektatuko dituzte ikus-entzunezkook.

 

 

Covid protokoloa

 

Probintzia osoko 1.000 ikasle inguru joan dira kontzertu horietara, eta esperientzia oso atsegina eta segurua izan dadin behar diren neurri guztiak hartuko dira. Taldeak lau saiotan banatuta daude. Eskola bakoitza burbuila bat da, eta horrela banatuko da Kursaal Auditoriumean parte hartzen duten ikastetxeetako gainerako taldeekin. Legazpitik, Eskoriatzatik, Errenteriatik, Itsasondotik, Oñatitik, Urnietatik eta Donostiatik etorritako 42 klase-burbuilak ordu desberdinetan sartu eta irtengo dira, modu mailakatuan.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su