Thursday 25 February, 2021

Attacca Laukotea izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean

Attacca Laukotea izango da protagonista larunbateko Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestrako musikariez osatuko talde honek Janacek eta Beethovenen hari-kuarteto bana interpretatuko du Denboraldiko hamargarren Matinéean, larunbat honetan, otsailak 27, 11:00etan, Miramonen.

Miramongo Matinéeak 20/21 Denboraldiko hamargarren hitzorduarekin datoz, kasu honetan Attacca Laukoteak eskainiko duena, ‘Beethoven gogora ekartzen’ izenburupean, larunbat honetan, otsailak 27, 11:00etan, Miramongo egoitzan. Taldeko musikari guztiak Euskadiko Orkestrako kideak dira: Mikel Ibañez (biolina), Antoni Kosc (biolina), Monika Mazur (biola) eta Beatriz Linares (biolontxeloa).

Matinée honek 100 urteko bidaia proposatzen digu Ludwig Van Beethovenen azken kuartetoetako baten eta Leos Janacek txekiarraren beste kuarteto berantiar baten artean, bi obrak karga erromantiko nabarmendunak.

Lehenik eta behin, 'Kreutzer Sonata' izenarekin ezaguna den Janaceken 1. Hari-kuartetoa entzungo da. Beethovenek bere Kreutzerrentzako Sonata ospetsua 1803an konposatu zuen, Rodolphe Kreutzer biolinista frantziarrari eskainia. 1889an, Leon Tolstoik Kreutzerrentzako Sonata izen bereko eleberria argitaratu zuen, eta bertan Beethovenen konposizio hura hartu zuen adibide gisa pertsonak euren grina askatuen mende nola bizi diren erakusteko. Tolstoiren lana denbora gutxira zentsuratu zuten Errusiako agintariek, abstinentzia sexualaren idealari buruzko alegatu bat eta jeloskortasunari buruzko lehen pertsonako tratatu bat baita. Eleberri honek inspiratu zuen, hain zuzen, Janacek 1923an 1. Hari-kuarteto hau sortzeko.

Jarraian, Beethovenen 14. Hari-kuartetoa interpretatuko du Attaccak, hari-laukoterako bere azken lanetako bat eta konpositorearen gogokoenetako bat. Kuartetoa, do sostenitu minorrean idatzia, 1826an konposatua izan zen, eta Joseph von Stutterheim baroiari eskainia dago, bere iloba Karl armadara eramateagatik esker oneko keinu bezala, bere buruaz beste egiten saiatu ondoren. Kuarteto hau sakona, zabala, askotarikoa eta kaleidoskopikoa da. Diotenez, Schubertek, entzun ondoren, honako hau oihukatu zuen: "Honen ondoren, zer geratzen zaigu konposatzeko?!".

Indarrean dauden edukiera-mugen ondorioz, ez da sarrerarik salgai jarriko kontzertu honetarako, izan ere, dagoeneko zikloak dituen abonatuekin auditoriumaren edukiera beteta baitago.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

More information

Kontzertuaren fitxa
Next events

Concerts & Tickets June

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
17 june, 2026 Wednesday, 19:00 h.
Other Activities BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards
18 Th
19 Fr
20 Sa
21 Su
22 Mo
22 june, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu