Monday 13 January, 2020

'Finale’-a berreskuratu zaion sinfonia bat Euskadiko Orkestraren urte musikala estreinatzeko

'Finale’-a berreskuratu zaion sinfonia bat Euskadiko Orkestraren urte musikala estreinatzeko

Orkestrak Brucknerren '9. sinfonia' interpretatuko du musikan aditu batzuek azkentzat eta zuzentzat jo duten bertsioan. Frank Peter Zimmermann biolinjoleak azken orduan parte-hartzea bertan behera utzi ostean aldatutako programa da.

19/20 Abonu Denboraldiaren laugarren programan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Brucknerren 9. sinfonia interpretatuko du, konpositore austriarraren azken obra, hamar urtez bere idazketan jardun zuena. Gure garaira arte, sinfonia hau amaitu gabekotzat jo izan du musika-komunitateak, konpositoreak proiektatu zituen lau mugimenduen lehen hiruren bertsio osoa bakarrik ezagutzen baitzen. Hala ere, eta aurrerago Robert Treviño zuzendariak xehetasunez azaltzen duen bezala, sinfonia honen laugarren mugimendua (Finale), Bruckner hil ondoren desagertu zena, duela 8 urte berreskuratu zuen Samale et al argitaletxe-taldeak, urte askotako ikerketa eta bilaketaren ondoren. 

Kontzertu-programa honetarako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bertsio hau aurkeztea erabaki du, musikako hainbat adituk orain jada azkentzat eta zuzentzat jotzen dutena, laugarren mugimenduaren bertsio berreskuratu hau normalean interpretatzen diren hirurei gehituz. Bertsio hori behin bakarrik interpretatu dute Espainian, eta duela urte gutxi estreinatu zuen Berlingo Filarmonikoak, Simon Rattleren batutapean. Sinfonia osoa 90 minutuko musikak osatzen du, eta konpositore austriarraren "azken maisulantzat" jo izan dena bere osotasunean ezagutzeko aukera paregabea izango da. Treviñoren beraren hitzetan: " Lehen hiru mugimenduetako 134 urteko tradizioan ez bezala, 8 urteko ibilbidea baino ez duen Finale hau entzuteko aukera aintzat har dezazuela eskatzen dizuet".

Kontzertuak honako egun eta tokietan izango dira: ostiral eta astelehenean, urtarrilak 10 eta 13, Donostiako Kursaal Auditoriumean; larunbatean, urtarrilak 11, Bilboko Euskalduna Jauregian; asteartean, urtarrilak 14, Gasteizko Principal Antzokian; eta asteazkenean, urtarrilak 15, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Guztiak 20:00etan izango dira.

 

Frank Peter Zimmermannen parte-hartzea bertan behera

Brucknerren Bederatzigarrenaren bertsio osoaren interpretazioa ez zegoen kontzertu programa horren hasierako planetan. Azken orduko aldaketa bat izan da, Frank Peter Zimmermannen parte-hartzea bertan behera geratu delako, erorketa handi baten ondorioz izandako lesio baten ondorioz. Bigarren aldia zen mundu mailako biolinjoleak Alban Bergen Biolinerako kontzertua Euskadiko Orkestrarekin interpretatu behar zuela, baina oraingoan ere ezin izan da gertatu. Frank Peter Zimmermann ez da ordezkatuko, ez baitago bere kategoriako biolinjolerik hain denbora gutxirekin ordezkatu daitekeenik eta programako bost kontzertuetarako libre dagoenik. 

Biolinjoleak konpromisoa agertu du Alban Bergen Biolinerako kontzertuarekin orkestraren programaziora itzultzeko.

 

ROBERT TREVIÑON OHARRAK BRUCKNERREN BEDERATZIGARREN SINFONIARI BURUZ:

"Hasieratik esan behar dena da BRUCKNERREK IDATZI ZUELA oso-osorik musika hau! Eta, beraz, ez litzateke konparatu behar ezagunak zaizkigun beste lan batzuekin, Mozarten Requiemarekin adibidez, Franz Sussmayrrek osatu zuena —baita 'konposatu' ere—. Anton Brucknerren Bederatzigarren Sinfoniaren laugarren mugimendua —'Finale'— orain zergatik aurkezten dugun ulertu ahal izateko, 1896an hil zeneko unera arte atzera egin behar dugu. Bere heriotzaren albistea zabaldu zenean, jende asko Brucknerren etxera hurbildu zen (inolako baimenik gabe) maisu handiaren lana gogoratzeko eta mantentzeko balio ziezaiekeen edozein objektu eramateko. Hala ere, bere lana gorde baino gehiago, horrek bere memoria oztopatu zuen.

Konpositore gehienek 'folio' bezala ezagutzen dena erabiltzen dute, konpositoreak ideia musikalak, motiboak, progresio harmonikoak zirriborratzeko erabiltzen duen larruzko liburu handi bat, baita atalak edo mugimenduak osatzeko ere. 1896an, hainbat pertsona Brucknerren etxean sartu ziren haren jabetza pribatuaren zati bat eramateko eta, hori ikusita, polizia-agenteak bidali zituzten, asmo oneko lapurrengandik etxea babesteko. 100 urte baino gehiagoz, folio horiek eskuz aldatu ziren familien artean, edo liburutegietan, unibertsitateetan eta kontserbatorioetan utzi ziren, baita enkanteetan saldu ere mundu osoan. Eta 2012an Brucknerren etxean folio gehiago aurkitu ziren! Samale et al argitaletxe-taldea (Samale, Phillips, Cohrs eta Mazzucak osatua) hainbat hamarkadaz aritu da munduan zehar barreiatutako folio galdu hauek biltzen, eta Brucknerrek bere Bederatzigarren Sinfoniako 'Finalea' ia erabat idatzi zuela jakin izan du. Izan ere, 23 minutuko mugimendu horretan hamar segundoko bi zati labur baino ez daude aurkitzeke. Brucknerrek bere azken opus sinfonikoa osatzeko asmoa zuen —eta hala azaldu zuen zehatz-mehatz— lehen mugimenduaren gai nagusia berreskuratuz, 'Scherzo'-aren motiboak erabiliz (sotiltasunez) eta azkenean sinfonia osoa 'Adagio’-aren goranzko gai bikainarekin biribilduz.

Nortasun bitxiko gizon apala izan zen Bruckner. Bere obren sustraiak bi ideia oso ezberdinetatik jaiotzen dira: 'Dena da Jainkoarentzat' eta ‘Dena da maitasunarentzat'. Hala ere, nik neuk saihesten dut Brucknerren irudiari buruzko nire interpretazioan maitasun 'helduaren' ideia, ez baitzuen inoiz seme-alabarik izan, ez eta ezkondurik egon ere, eta bera baino askoz gazteagoak ziren pertsonak haurren tankera berean gutiziatzera iritsi baitzen, nahiz eta agian heldutasun handiagokoak iruditu. Batez ere bere Jainkoarenganako begirune ukaezina nagusitu zen. Nik, nire lankide zaharrago askok bezala, bai iraganekoak bai oraingoak, hala nola Harnoncourtek eta Simon Rattlek bezala, Bederatzigarren Sinfoniaren bertsio honen aldeko apustua egin dut, azken bertsioa eta zuzena dela uste baitut. Ohorez aurkezten dizuet obra hau hasieratik amaierara, entzule maiteak, eta mesedez eskatzen dizuet estima dezazuela 8 urteko ibilbidea baino ez duen 'Finale' hau (maisuak gorputz eta ariman idatzia) entzuteko aukera, kontrastean lehen hiru mugimenduek 134 urteko tradizioa baitute. Maisulan honen tradizioaren eta historiaren parte izatera gonbidatzen zaituztet”.

Robert Treviño

 

Next events

Concerts & Tickets July

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
11 Sa
11 july, 2020 Saturday, 11:00 h.
Other Activities Euskadiko Orkestra Martxan! (7/8) Robert Treviño ETB2
Euskadiko Orkestra Martxan! (7/8)
12 Su
13 Mo
14 Tu
15 We
16 Th
17 Fr
18 Sa
18 july, 2020 Saturday, 11:00 h.
Other Activities Euskadiko Orkestra Martxan! (8/8) Robert Treviño ETB2
Euskadiko Orkestra Martxan! (8/8)
19 Su
20 Mo
21 Tu
22 We
23 Th
24 Fr
25 Sa
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th
31 Fr