Wednesday 16 October, 2019

Musika Gela zikloaren 2019/2020 Denboraldia aurkeztuta

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikari eta ordezkariak; Xabier Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusien presidentea; Duñike Agirrezabalaga, Donostiako Udalaren Berdintasuneko, Elkartasuneko eta Eskubide Zibiletako zinegotzi ordezkaria
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren musikari eta ordezkariak; Xabier Ezeizabarrena, Gipuzkoako Batzar Nagusien presidentea; Duñike Agirrezabalaga, Donostiako Udalaren Berdintasuneko, Elkartasuneko eta Eskubide Zibiletako zinegotzi ordezkaria

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hezkuntza-zikloaren Denboraldi berriak lau produkzio berri estreinatuko ditu: Mozart, Nannerl eta lagunak; Urrutiko lurraldeak; Ekomusik; eta Maitasun epikoak.

Zikloaren ardatz nagusi diren Eskola Kontzertu eta Musika Familian kontzertuen eskaintza zabala Entsegu Irekiekin eta beste tailer batzuekin osatuko da.

50 jarduerak osatuko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelaren Denboraldi berriaren egitaraua. Orkestraren programazioan aspaldidanik erabat sustraituta dagoen hezkuntza-ziklo hau herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, musika gerturatzeko helburuarekin jaio zen. Bere baitan eskaintzen diren kontzertuek izaera didaktikoa, pedagogikoa eta gertukoa daukate, eta askotariko adin-taldeei zuzendutakoak dira, 2 urtetik hasi eta 16 urteraino.

Orkestraren 19/20 Denboraldiko leitmotivaren —Bidaia ezezagunean barrena— ildotik, kondairazko bidaia eta maitasunak proposatzen ditu Musika Gelaren Denboraldi berriak musika epikoen bidez, besteak beste: Griegen Peer Gynt edo bidean galdu ziren beste musika batzuk, Maria Anna Mozart konpositorearen obrak, austriar egile ezagunaren ahaztutako arrebarenak, alegia. Musikaren eta ekologiaren arteko harremanak begirada ezberdinen bidez arakatzearen aldeko apustua ere egingo dugu mundu garbiago baten aldarrikapenarekin bat egiteko asmotan.

Musika Gelaren Denboraldi berrian bere koordinatzaile Mikel Cañadak diseinatutako lau produkzio propio berri estreinatuko dira: Mozart, Nannerl eta lagunak, Wolfgang Amadeus Mozart konpositore ezaguna eta bere arreba Maria Anna ‘Nannerl’ protagonista izango dituen obra; Urrutiko lurraldeak, Orkestra osoak egingo duen bidaia epikoa, Juan Sebastian Elkanok duela 500 urte egin zuena gogora ekarriz; Ekomusik, musika-tresnak artisau eran eraikitzea eta musikaren esentzia naturan bilatzea proposatuko duena; eta Maitasun epikoak, hau ere Orkestra osoarekin, bidaia bat Europako iparraldera musikaren bidez penintsula eskandinaviarraren paisaia naturalak eta kultura ezagutzeko.

Lau ekoizpen berri hauek bi formatu ezberdinetan aurkezten dira, Eskola Kontzertuak eta Musika Familian kontzertuak, eta ondoren aurkeztuko dugu horien egitarau zehatza.

 

 

Eskola Kontzertuak

 

Dagoeneko hamar urte baino gehiago pasa dira Eskola Kontzertuak hasi zirenetik, eta ordutik Musika Gelaren ildo nagusietako bat bezala finkatu da. Guztira, aurreko hamar edizioetan, 44.000 ikasle baino gehiagok gozatu ahal izan dute kontzertu hauez, eta parte-hartzaileen zifra urtez urte areagotu egin da.

Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako 9.000 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo Eskola Kontzertuetan. 100 ikastetxe ingurutik datozen ikasleak dira, dozenaka herri ezberdinetakoak: besteak beste, Aduna, Aizarnazabal, Alkiza, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Berrobi, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Gabiria, Itsasondo, Lasarte, Lizartza, Oiartzun, Ordizia, Orio, Urnieta, Urretxu, Zarautz eta Zestoa.

Musika Gelak barne hartzen dituen aurtengo programa guztiek izango dituzte Eskola Kontzertuak, eta Donostian izango dira guztiak, Miramonen eta Kursaalen. Horietako lehenengoak, Mozart, Nannerl eta lagunakek, urriaren 16tik 24era 2 eta 5 urte bitarteko 2.300 haur bilduko ditu Orkestraren egoitzan. Gainontzeko programak datozen hilabeteotan joango dira garatzen: Urrutiko lurraldeak Kursaaleko Ganbera aretoan eskainiko da azaroaren 21 eta 22an 6 eta 10 urte bitarteko gazteei zuzendutako kontzertuekin;  Ekomusik, hau ere 6 eta 10 urte bitartekoei zuzendua, otsailaren 13tik 18ra Orkestraren egoitzan; eta Maitasun epikoak, Kursaal Auditoriumean programatu dena otsailaren 26 eta 27an 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.

Eskola Kontzertuek Gipuzkoako Batzar Nagusien, Donostiako Udalaren Hezkuntza Sailaren eta Kursaal Eszenaren lankidetza dute gaur egun.

 

 

Musika Familian

 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak haur eta gazteei eskaintzen dizkien jardueren artean, ibilbide luze eta finkatuena duen atala Musika Familian kontzertuena da. Haurrek familiekin gozatzeko kultur aisialdiko eskaintza honek 20 urte baino gehiago daramatza Orkestraren egitarauan.

Aurtengo lau programetatik hiruk, Urrutiko lurraldeak ez beste guztiek, Musika Familian kontzertuak izango dituzte, eta Donostia zein Gasteizen izango dira. Lehen programa, Mozart, Nannerl eta lagunak, Orkestraren Miramongo egoitzan eskainiko da Musika Familian kontzertu formatuan larunbat honetan, urriak 19, eta baita Gasteizko García Lorca Antzokian ere, martxoaren 1ean. Ondoren, Maitasun epikoaken txanda izango da, Gasteizko Principal Antzokian otsailaren 28an izango duena Musika Familian kontzertua. Eta, amaitzeko, Ekomusikek ere izango ditu bi Musika Familian kontzertu: maiatzaren 16an Donostian Kursaaleko Ganbera Aretoan eta maiatzaren 17an Gasteizen Principal Antzokian.

Donostian egingo diren Musika Familian kontzertuek El Diario Vascoren babesa dute, eta horietatik Kursaalen egingo dena, Ekomusik, Kursaal Eszenarekin lankidetzan prestatu da. Arabako hiriburuko kontzertuek, bestalde, Gasteizko Udalaren Antzoki Sarearen lankidetza dute.

Ikuskizun guztietarako sarrerek 3 eta 7 euro bitarteko prezioa dute eta euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez eros ahal izango dira. Dagokion aretoaren leihatiletan eta webguneetan (kursaal.eus, principalantzokia.org) ere egongo dira salgai.

 

 

Beste jarduera batzuk: Entsegu Irekiak eta gizarteratzea ahalbidetzeko ekintzak

 

Jarduera-eskaintza zabal hau are gehiago osatuko da Entsegu Irekiekin. Entsegu hauek kolektiboei, ikastetxeei, kontserbatorioei eta unibertsitateei, besteak beste, daude irekiak, eta aukera eskaintzen dute Orkestrak kontzertu baten aurretik egiten duen azken lana gertutik ezagutzeko. Aurten bi Entsegu Ireki eskainiko dira: bata abenduaren 4an eta bestea maiatzaren 7an, biak ala biak Donostiako Kursaal Auditoriumean. Horietako lehenengoan, Robert Treviño zuzendari titularraren agindupean, Orkestrak Maurice Ravelen lau obra joko ditu, Orkestraren Abonu Denboraldiko hirugarren programarako prestatutakoak. Eta bigarrenean, Georg Marken zuzendaritzapean Mikel Urquizari Elkano: Mundubira musika bidelagun proiekturako enkargatu zaion obra eta Antonin Dvoraken 9. Sinfonia, “Mundu berriarena” entzungo dira, 19/20 Denboraldiko bederatzigarren abonu-programarako prestatutako obrak.

Azkenik, Orkestrak FEVAS-Plena Inclusión Euskadirekin koordinazioan gizarteratzea ahalbidetzeko jarduerak egiten jarraituko du, inor baztertu gabe musika egiteko xedearekin. Aurtengo tailerrak apirilaren 21ean Bilboko Kontserbatorioan eta maiatzaren 19an Orkestraren Donostiako egoitzan izango dira.

 

 

Lankidetza-sare zabala

 

Euskadiko Orkestraren Musika Gelak inguruko erakunde ugarirekin elkarlana sustatzen jarraitzen du. Lankide ditu Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Donostiako Udalaren Hezkuntza Saila, Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Kursaal Eszena, El Diario Vasco, eta FEVAS-Plena Inclusión Euskadi.

Next events

Concerts & Tickets April

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 april, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 12: Euskal Herriko Gazte Abesbatza Donostia
Matinée 12: Euskal Herriko Gazte Abesbatza
13 april, 2024 Saturday, 18:00 h.
Music Room Misterioa Donostia
Misterioa
14 Su
14 april, 2024 Sunday, 18:00 h.
Music Room Misterioa Vitoria/Gasteiz
Misterioa
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 april, 2024 Thursday, 19:30 h.
Season concerts Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
19 Fr
20 Sa
20 april, 2024 Saturday, 19:00 h.
Season concerts Die Ersten Menschen Robert Treviño Bilbao/Bilbo
Die Ersten Menschen
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
26 april, 2024 Friday, 19:30 h.
Season concerts Mozart / Bruckner Marie Jacquot Vitoria/Gasteiz
Mozart / Bruckner
27 Sa
27 april, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 13: Aurora Quartet Donostia Buy tickets
Matinée 13: Aurora Quartet
28 Su
29 Mo
29 april, 2024 Monday, 19:30 h.
Season concerts Mozart / Bruckner Marie Jacquot Pamplona/Iruña Buy tickets
Mozart / Bruckner
30 Tu
30 april, 2024 Tuesday, 19:30 h.
Season concerts Mozart / Bruckner Marie Jacquot Bilbao/Bilbo Buy tickets
Mozart / Bruckner