Thursday 23 May, 2019

Dúo Ferrándezek eskainiko du Denboraldiko azken-aurreko Miramongo Matinéea

Dúo Ferrándezek eskainiko du Denboraldiko azken-aurreko Miramongo Matinéea

Pablo Ferrández (biolontxeloa) eta Sara Ferrándezek (biola) Bachen obrez osatutako errepertorioa interpretatuko dute maiatzaren 25ean 11:00etan Miramongo Auditoriumean izango den kontzertuan.

Miramongo Matinéeak Denboraldiaren amaierara iristear daude hamabosgarren kontzertuarekin, azken-aurrekoa, larunbatean, maiatzak 25, izango dena, 11:00etan, Miramongo Auditoriumean. ‘Biola eta biolontxelo errezitala’ izango da Dúo Ferrándezek eskainiko duen kontzertuaren izenburua. Duo hau Pablo Ferrández biolontxelojoleak eta Sara Ferrández biolajoleak osatzen dute, tradizio musikal handia duen familia batean jaioak biak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldian egunotan Dvoraken Biolontxelorako kontzertuaren interpretazioa egiten ari den Pablo Ferrández nazioarteko ibilbide oso azkarra izaten ari da. Hiru urte zituela hasi zen biolontxeloa jotzen eta hamahirurekin Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan sartu zen. Nazioarteko figura bezala finkatua, Ferrándezek sona handiko orkestrekin kolaboratu du, tartean Londreseko Filarmonikoarekin eta Israelgoarekin, eta uztail honetan Los Angeleseko Filarmonikoarekin eta Gustavo Dudamelekin egingo du debuta. Bere talentua hainbat sariren bidez aintzatetsi dute; bereziki gertukoa zaigu 2016an jaso zuen “Urteko artista gaztea” kategoriako ICMA saria, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzak antolatutako banaketa-galan.

Espainiako interprete gazteen artean erreferente bilakatu den Sara Ferrández biolajoleari buruz kritikak nabarmendu ditu bere soinu epela, naturaltasuna eta eszenatoki gainean erakusten duen segurtasuna. Berak ere hiru urterekin hartu zuen lehen aldiz biola eta zazpi urte zituenerako Estatuko eszenatoki garrantzitsuenetan jotzen hasia zen. Azken urteotan nazioarteko dimentsio nabarmena duen ibilbidea ari da garatzen, eta aipagarria da Berlingo Philharmonie edo Genevako Victoria Hall bezalako eszenatoki enblematikoetan jo duela.

Anai-arrebek Johann Sebastian Bachen obrez osatutako kontzertu hau eskainiko digute: Biolontxelorako 1. Suitea, Biolontxelorako 4. Suitea (biolarako transkripzioarekin) eta 15 asmakari (klabezinerako idatzitako obra, biola eta biolontxelorako transkribatua).

Sarrera solteak (7€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

 

 

Programa

 

Johann Sebastian Bach (1685-1750)

  • Biolontxelorako 1. Suitea [18’]
  • Biolontxelorako 4. Suitea [24’]
  • 15 asmakari [23’]
Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su