Thursday 27 September, 2018

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Robert Treviñok kontzertu-denboraldia ireki dute

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren argazki ofizial berria
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren argazki ofizial berria

'Bariazioak haizean’ programa Webernen Passacagliarekin hasiko da, Lazkanoren Hilarriakekin jarraituko du eta Sibeliusen 2. Sinfoniarekin amaituko.

Denboraldiko lehen kontzertu-programa egun hauetan izango da: ostegunean, irailak 27, 20:00etan, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostiralean, irailak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, urriak 1, Gasteizko Principal Antzokian; eta asteartean eta asteazkenean, urriak 2 eta 3, Donostiako Kursaal Auditoriumean. 

Robert Treviñok Denboraldia Anton Webernen Passacagliarekin ireki nahi izan du. Pieza honek ‘bariazioak’ kontzeptuari erreferentzia argia egiten dio, eta kontzeptu hori da, hain zuzen, 2018/2019 Denboraldiaren izendatzaile komuna. 1908an estreinatu zen Webernen obra garrantzitsu honek edozein kalejiraren eskema klasikoa jarraitzen du: behin eta berriz errepikatzen den doinu baxu bat, haren gainean eraikitzen den musika-sorkaria etengabeko bariazio bihurtzen den bitartean.

Austriako konpositoreari Ramon Lazkanoren Hilarriak obrak jarraituko dio. Milurteko berriko euskal musikaren ezinbesteko lanetako bat da, erritmoaren eta orkestraren kemenaren ospakizun handi bat. Treviño beraren hitzetan, “musika-pieza paregabea da, nabarmen koloretsua eta oso oso intentsoa”. Lan hau donostiar musikagilearen trantsizioko aldi bati dagokio; izan ere, urte luzeak musika-lengoaiaren eraikuntza oinarri jakin batzuetan bermatzen eman ondoren, milurteko berria heltzearekin batera, Lazkanok oinarriok eraistea erabaki baitzuen. Lazkano presente egon da Orkestraren entseguetan, Treviñoren ondoan, obraren sortzaile gisa duen ikuspuntu baliotsuaren ekarpena egiten.

Programa Jean Sibeliusen 2. Sinfoniari eskainitako bigarren zatiarekin amaituko da. Obra honek konpositore finlandiarra heroi nazional gisa kontsakratu zuen, 1902an estreinatu zenean finlandiar nazionalismoak luze gabe hartu baitzuen eredu eta ikurtzat, Finlandia bere independentziarantz pauso irmoak ematen ari zen aldian. Finlandian ikasketak egin ostean, sinfonia hau Treviñoren gogokoenetako batean bilakatu da.

 

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra)

Dagoeneko salgai daude Denboraldiko kontzertu guztietarako sarrerak, 10 eurotik 35era, ohiko salmenta-kanalen bitartez: euskadikoorkestra.eus webgunean, aretoen webguneetan (euskalduna.eus, kursaal.eus, principalantzokia.org eta baluarte.com) webguneak eta aretoen leihatiletan. Bestalde, Azken ordu gaztearekin, 30 urtetik beherakoek sarrerak 10 eurotara eros ahal izango dituzte gune guztietarako, leihatilan, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenagotik aurrera.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron