Thursday 06 September, 2018

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Angelun

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Angelun

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bihar, irailak 7, 20:30ean, kontzertu bat eskainiko du Angeluko Quintaou antzokian, Ravel Jaialdiaren baitan.

Orkestrak Robert Treviño titularrak zuzenduko duen kontzertu bat eskainiko du, Dmitri Makhtin biolinjole ezagunaren presentzia izango duena (aurtengo martxoan jo zuen estreinakoz Orkestrarekin). Kontzertua irailaren 7an izango da, abuztuaren 26tik irailaren 16ra arte izango den jaialdiaren erdi-erdian. Honako herrietara zabalduko da Ravel Jaialdia: Donibane Lohitzune, Angelu, Azkaine, Baiona, Miarritz, Ziburu, Senpere eta Urruina.

Pasa den urtean jaio zen jaialdi hau Musique en Côte Basque eta Maurice Ravel Nazioarteko Musika Akademiak indarrak batzeari esker. Jaialdiak bere egiten du bertako musikagile Maurice Ravelek ondare gisa utzi zigun mezua: gure burua kultura anitzenei irekitzea. Eta, hain zuzen, espiritu horrekin tokiko zein mugaz haraindiko orkestrekin harreman-sare zabala iruten ari da. 

Sarrerak 25 eta 38 euro bitartean.

 

Programa:
E. Chausson
: Poème
S. Prokofiev: Biolinerako 2. Kontzertua
J. Brahms: 2. Sinfonia

 

Robert Treviño, Zuzendaria
Dmitri Makhtin, biolina
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Next events

Concerts & Tickets August

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
11 Tu
12 We
12 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Arriaga harrigarria
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
19 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Berlioz's Requiem Erik Nielsen Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Berlioz's Requiem
20 Th
21 Fr
22 Sa
23 Su
24 Mo
25 Tu
26 We
27 Th
28 Fr
29 Sa
30 Su
31 Mo