Friday 13 April, 2018

Simone Lamsma Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin estreinatuko da

Simone Lamsma Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin estreinatuko da

Lawrence Fosterrek zuzendutako programa honako piezek osatuko dute: Ramon Lazkanoren azken orkestra-sorkuntza, Hondar; Benjamin Brittenen Biolinerako kontzertua, Lamsma biolin-bakarlari lanetan izango duena; eta Felix Mendelssohnen 4. Sinfonia “Italiarra”.

Ingelesa al dente izenburupean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-denboraldiko zortzigarren programaren kontzertuak honako data eta tokietan izango dira: apirilaren 16 eta 20an Donostiako Kursaalen, 17an Iruñako Baluarte Auditorioan eta 19an Gasteizko Principal Antzokian.

2016an Monte-Carloko Orkestra Filarmonikoak estreinatutako Hondar, 2006ko Hauskor-ekin batera, Lazkanoren eskala handiko lehendabiziko partitura da, eta bertan bere soinu-unibertsoan ezinbestekoa den kontzeptu bat ikertzen du: higadurarena. Irauten dituen hogei minutuetan askotariko soinu bitxi iristezinetan barrena ibiltzen da Hondar; soinu arrotzetan, alienatuetan eta ezezagunetan barrena. Lazkanok “gaurdaino egin duen ahalegin itzelena” da konposizio hau, Mikel Chamizok programaren oharretan adierazi duenez.

Benjamin Brittenekin orkestra-idazkuntza tradizionalera itzuliko gara, hargatik originaltasunik galdu gabe. 1939ko Biolinerako kontzertuan, instrumentuen erabilera benetan bitxi eta deigarriak aurki ditzakegu eta, Brittenek maiz landutako estiloaz, kontzertuak aldarte-aldaketa ugari ditu, batean ere ez denbora gehiegi gelditu gabe. Simone Lamsma herbeheretar biolinjolea, espezialista handia Brittenen kontzertu honetan, izango da biolin-bakarlari lanetan arituko dena. Hain zuzen, kontzertu honen bidez hartu zuen ospea 2014an, azken unean Janine Jansen ordezkatu zuenean Clevelandeko Orkestrarekin egindako emanaldi batean. Kritikak gogotsu hartu zuen ezusteko ordezkapen hori, eta horrek ateak ireki dizkio Estatu Batuetako eta Europako hainbat orkestra entzutetsuetan parte hartzeko.

Programa Felix Mendelssohnen 4. Sinfoniarekin amaituko da. Obra hau “Italiarra” izenez da ezaguna, Mendelssohnek 1830ean herrialde transalpinoan egin zuen egonaldi sabatiko batean konposatu baitzuen (garai hartako baliabide ekonomikodun gazteentzat ohiko norakoa zen Italia). Lurralde hartako kulturarekin kutsatu ostean, Mendelssohnek 1833an amaitu zuen obra Berlinen. Musikagile alemaniarra hain atsekabetuta geratu zen emaitzarekin, ezen partitura berrikusi eta azken hiru mugimenduak ordezkatu egin nahi izan baitzituen; ez zuen lortu, ordea, gazte hil baitzen. Nolanahi ere, “Italiarra” errepertorio sinfonikoko atal ospetsuenetako batean bilakatu da.

Programa Lawrence Fosterrek (Los Angeles, 1941) zuzenduko du, nazioarteko panoramako zuzendari ezagun eta txalotuenetako batek. Zortzi urte igaro dira zuzendari estatubatuarrak azkenengoz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bisitatu zuenetik. Bere ibilbidea Portugaleko musika-bizitzari lotuta dago ezinbestean, batez ere Lisboako Gulbenkian Orkestrari, hura zuzendu baitzuen hamar urtez, eta bertako Ohorezko Zuzendaria baita egun. Esperientziaz betea, nazioarteko beste orkestra entzutetsu askotan ere bete du zuzendari titular papera.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude sarrerak.euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

Next events

Concerts & Tickets February

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 february, 2026 Tuesday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
School Concerts: Nire ama antzara
11 We
12 Th
13 Fr
14 Sa
14 february, 2026 Saturday, 11:00 h.
Music Room Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 february, 2026 Saturday, 12:30 h.
Music Room Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
Nire ama antzara
14 february, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
15 Su
16 Mo
17 Tu
17 february, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
18 We
19 Th
19 february, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Nire ama antzara Donostia / San Sebastián
School Concerts: Nire ama antzara
20 Fr
20 february, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
21 Sa
21 february, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 9: Sibel Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 9: Sibel
22 Su
23 Mo
23 february, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda Iván López-Reynoso Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: Maria Stuarda
24 Tu
25 We
26 Th
27 Fr
27 february, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Franck / Bruckner Joana Carneiro Pamplona/Iruña Buy tickets
Franck / Bruckner
28 Sa
28 february, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 10: Belharra Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 10: Belharra
28 february, 2026 Saturday, 19:30 h.
Symphonic Season Franck / Bruckner Joana Carneiro Vitoria/Gasteiz
Franck / Bruckner