Wednesday 18 October, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bordelera bidaiatuko du Orchestre National Bordeaux Aquitaine-ren Kontzertu Denboraldian orkestra gonbidatu aritzeko

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bordelera bidaiatuko du Orchestre National Bordeaux Aquitaine-ren Kontzertu Denboraldian orkestra gonbidatu aritzeko
Vladimir Kulenovicen zuzendaritzapean, Jean-Frédéric Neuburger pianojotzailea izango du bakarlari gonbidatu. Kontzertuak izango dira bihar osteguna eta ostiralean.

Bart arratsean Iruñean bere Kontzertu Denboraldiaren lehenbiziko kontzertu-programa arrakasta handiz itxi ostean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Bordelera abiatuko da orain. Han bihar ostegun eta ostiralean (hilak 19 eta 20) kontzertu bana emango du akitaniar hiriburuko Auditoriumean, Orchestre National Bordeaux Aquitaine (ONBA) orkestraren Kontzertu Denboraldian orkestra gonbidatu gisa. Bi orkestren arteko harreman estuaren baitan, ONBA-k Euskadiko Orkestraren 2017/2016 Kontzertu Denboraldia itxi zuen joan zen ekainean.

Vladimir Kulenovic zuzendari dela, bi kontzertuetako egitaraua osatzen duten obrak dira N. Rimski-Korsakoven Capricho español eta Sheherazade, eta M. Ravelen Pianorako kontzertua (ezker eskua). Ezker eskurako kontzertua jotzeko, Orkestrak Jean-Frédéric Neuburger frantziarra izango du lagun. Bai Kulenovic eta baita Neuburger ere duela gutxi jardun dira estreinakoz Euskadiko Orkestrarekin: joan zen irailean Donibane Lohitzunen aritu ziren elkarrekin, Ravel Jaialdian emandako kontzertuan.

Vladimir Kulenovic Chicagoko Lake Forest Symphony Orchestraren musika zuzendaria da egun eta berriki gonbidatu bezala zuzendu dituen orkestren artean daude Chicago Symphony, San Francisco Symphony, Houston Symphony, Leipziger Symphonieorchester eta abar. Estatu Batuetan sarritan jarduten du eta han Utahko Orkestra Sinfonikoaren eta Operaren zuzendari elkartua ere bada. Gainera Kyotoko (Japonia) Nazioarteko Musika Jaialdiaren zuzendari printzipala da. Bere ibilbidearen hastapenetan, Kurt Masur-en lankide izan zen Leipzig Gewandhaus Orchestra delakoan, Zubin Mehtarena Belgradeko Orkestra Filarmonikoan.

Jean-Frédéric Neuburger pianojotzaileak ospea du bai musikagile gisa, bai errepertorio zabaldun bakarlari gisa ere. Besteak beste, bakarlari izan duten orkestrak dira New York, Filadelfia, San Francisco edo Bambergeko filarmonikoak, Radio France, Orchestre de Paris, BBC Symphony, NHK... eta Carnegie Hall, Lincoln Center, Verbier, Lucerna, La Roque d'Anthéron eta abar bezalako areto zein jaialdietan izan da. Ganbera musikari jardunean, bere belaunaldiko hainbat artistekin aritzen da: Bertrand Chamayou, Renaud Capuçon, Quatuor Modigliani eta abar. Musika sorkuntzan, bere lanak Messiaen edo Stockhausen-en eragin nabarmenetik abiatzen dira, egungo joera ezberdinen sintesirantz.

Next events

Concerts & Tickets March

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
11 We
12 Th
13 Fr
13 march, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Schumann / Respighi Riccardo Frizza Pamplona/Iruña
Schumann / Respighi
14 Sa
14 march, 2026 Saturday, 19:30 h.
Symphonic Season Schumann / Respighi Riccardo Frizza Bilbao/Bilbo
Schumann / Respighi
15 Su
16 Mo
16 march, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
17 Tu
17 march, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Schumann / Respighi Riccardo Frizza Vitoria/Gasteiz
Schumann / Respighi
18 We
18 march, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Schumann / Respighi Riccardo Frizza Donostia / San Sebastián
Schumann / Respighi
19 Th
20 Fr
21 Sa
21 march, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 11: Ensemble clásico Donostia / San Sebastián
Matinée 11: Ensemble clásico
22 Su
23 Mo
24 Tu
25 We
26 Th
27 Fr
28 Sa
29 Su
30 Mo
31 Tu