Friday 05 May, 2017

8. Abonua: Toshio Hosokawaren "Klage" Donostia eta Bilbon

Datorren astelehenean, hilak 8, hasi eta ostirala bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak japoniar musika garaikidea izango du hizpide Abonu Denboraldian: bere titular Jun Märklen zuzendaritzapean, Toshio Hosokawaren (Hiroshima, 1955) "Klage" eta "Autumn Wind" interpretatuko ditu. Japonian ez ezik, mundu mailan ere konpositore gorenetarikoa da Hosokawa. Aipatzekoa da Toshio Hosokawa bera datorren astean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emango dituen kontzertuetariko batzuetara bertaratuko dela, eta baita Naxos disko etxearekin lankidetzan argitaratuko den diskorako egingo den bi musikalan horien grabaketara ere. Japoniar sortzaileari omenaldia Orkestrak denboraldi honetan zehar Donostia 2016 eta Eu Japan Fest erakundearen laguntzarekin gauzatzen ari den Hosokawa Proiektuaren baitan kokatzen da.

Donostian (maiatzaren 8an eta 12an) eta Bilbon (maiatzaren 12an), Toshio Hosokawaren lan sinfonikoen artean berrienetako bat joko du Orkestrak: mezzosoprano eta orkestrarako "Klage" (Aienea). Bada Hosokawaren musika isiltasunetik abiatzen den meditazio modu baten gisa definitzen duenik; soinuaren ugalketa progresiboaren ondoren, isiltasunera itzultzen da, deseginez. Eta egitura hori da, hain zuzen, "Klage"-n ikus dezakeguna. Obraren muinean daude Georg Tracklen poesia eta argazki bat, non ama bat bere semearen gorpua bilatzen ari den ur-ertzean 2011ko martxoko tsunamiaren ondoren. Irudi horretatik eta Trakl-ren testuetatik abiatuta, Hosokawak "ama horrek bere min sakona kantu bihurtu eta osatzeko lana idatzi" nahi izan zuen. Traklen testuak Mihoko Fujimurak abestuko ditu. Japoniako abeslaririk onenetakoa eta mezzosoprano wagneriar ospetsua, ohikoa da Vienako Staatsoperren edo Bayreuth Jaialdian, besteak beste. Askotan abestu du Hosokawaren partitura hori, 2015ean estreinakoz kantatu zuenetik.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular Jun Märklek lotura zuzena du Japoniako musika eta kulturarekin. Bere ama japoniarra da eta herrialde horrekiko oso harreman estua du, arlo pertsonalean zein profesionalean. Han, Osakako Orkestra Filarmonikoa, New Japan Philharmonic, Yomiuri Nippon Symphony Orchestra, Tokyo Nikikai opera edo Kunitachi Musika Kontserbatorioko orkestra zuzentzen ditu askotan. Izan ere, ekainaren bukaeran Osaka eta Tokion ariko da berriz ere.

Egitaraua osatzeko, F. Martinen "Concerto for Seven Winds" eta Brahmsen 4. Sinfonia entzun ahalko dira.

Sarrerak salgai, 7€tik gora. Sarrerak eros daitezke webgune honetako TICKET atalean, kontzertu aretoetako webgune zein leihatiletan eta ohiko salguneetan.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron