Wednesday 26 July, 2017

Salgai daude 2017/2018 Denboraldirako sarrerak

Abuztuaren 1etik aurrera salgai izango dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2017/2018 Denboraldirako sarrerak, 10€-tik gorako prezioan. Hiri bakoitzean 10 kontzertu izango dira, urrian hasi eta ekainera arte. Orkestrak Robert Treviño zuzendari titular izango duen estreinako denboraldia izango da, denboraldi ikusgarria, magikoa, zirraragarria eta orotako ikusleei irekia. Abonu Denboraldiko kontzertu orotarako sarrerak eros daitezke Orkestraren webgunean (www.euskadikoorkestra.eus), kontzertu aretoetako webgune zein leihatiletan eta ohiko salguneetan.

Zirrara kontzentratuta. Hori eskainiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi berriak. Robert Treviñoren ekarpen nabarmenaz gain, gurera etorriko dira Lawrence Foster, José Miguel Pérez-Sierra, Andrey Boreyko eta Clemens Schuldt zuzendariak; eta bakarlarien artean ere, izen gailenak izango ditugu: Joaquín Achúcarro, Nikolai Lugansky, Håkan Hardenberger, Frank Peter Zimmermann, Simone Lamsma, Dmtri Mahtin, Ivan Monighetti, Elena Sánchez-Pereg eta Miren Urbieta-Vega. Abesbatzarako musikak ere izango du bere lekua, Iruñeko Orfeoiaren eta Donostiako Orfeoiaren eskutik.

Programazioa. Musika sinfonikoa handia ezagutzera emateaz aparte, Robert Treviñok diseinatutako denboraldiak erresistentzia, gatazka eta adiskidetzea bezalako kontzeptuak ditu hizpide, Britten eta Xostakovitxen musika bizipenak aintzat hartuta. Errusiar Iraultzaren mendeurrena denboraldiko argudio nagusienetako bat izango da. Treviñok aurkeztuko ditu, halaber, Beethoven, Mahler, Prokofiev edo Verdi, denboraldia itxiko duena. Aukeratutako errepertorioa azpimarragarriak dira baita ere Debussy, Chausson, Lutoslawsky eta Straussen lanak. Eta Iñaki Estrada eta Ramon Lazkanorenak ere bai.

Abonu Denboraldia 10 kontzertuk osatuko du Orkestraren ohiko lau egoitzetako bakoitzean: Euskalduna Jauregia Bilbon, Kursaal Auditoriuma Donostian (emanaldi bikoitza), Principal Antzokia Gasteizen eta Baluarte Auditoriuma Iruñean.

Azken abonamenduak Bilbon eta Donostian. Abonamendua erosteak deskontu handia suposatzen du sarrera solteen erosketarekiko (ia %40-rainoko deskontua, eserlekuaren arabera). Gainera, abonatuak badu hainbat abantaila: Abonu kontzertuetarako sarrera solteak tarifa berezian erostea edo deskontua Miramongo Matinéetarako abonamendua edo Orkestrak ekoitzitako diskoak erosterakoan; horretaz gain, hurrengo kontzertua iragartzeko sms mezua jasotzen du, esku-egitaraua posta elektronikoz eta Orkestraren berri ematen duen buletin digitala ere bai.

Tarifa berezia daukagu 65 urtetik gorakoentzat eta 30 urtetik beherakoentzat.

Abonamenduak eros daitezke webgune honetan edo telefonoz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bulegoetara dei eginez (zkia. 943 01 32 32).

ABONAMENDU ESKARIA

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su