Thursday 26 January, 2017

"Munduko lorerik handiena"ren estreinaldia (Soinu Mosaikoa) Abonu Denboraldian eta Musika Familian zikloan

"Munduko lorerik handiena", Soinu Mosaikoa proiektuaren emaitza: iritsi da azkenik hainbeste gura izandako estreinaldia, Orkestraren eta Gautena, Aspace eta Uliazpiko 19 kideen eskutik, Donostia eta Gasteizen. "Soinu Mosaikoa" Orkestra Sinfonikoen Espainiar Elkartearen, BBVA Fundazioaren eta Plena Inclusión federakuntzaren ekimena da. Bere sorburua eta aurrekari argia ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Adimen edo Garapen Urritasuna duten Pertsonen Elkarteen Euskal Federazioaren (FEVAS) arteko lankidetzan. Erabateko gizarteratzearen alde 2009. urtetik bi erakundeen arteko jarduera
aitzindaria, aurten estreinakoz, estatu mailan 14 orkestra sinfonikora zabaldu da.

Urtebeteko lanaren ostean, hilean behin soinu sorkuntza tailer bana egin ondoren, heldu da lortutako emaitza publikoaren aurrean aurkezteko unea: Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariekin nahasturik, 19 partehartzaileek bat-bateko hainbat saio egingo dute; horrela, Emilio Aragonen "La flor más grande del mundo" lan sinfonikoarekin bat egingo duten atmosfera eta ehundurak sortuko dituzte. Inprobisazioei eta obra sinfonikoari José Saramagoren izenburu bereko ipuina gehituko zaie.

Abonu Denboraldian Donostian (urtarrilaren 27an eta 30ean) aurkezteaz gain, Orkestrak Musika Familian zikloan ere emango du emaitza hori, Kursaal Eszenarekin lankidetzan: otsailaren 4ean, Kursaal Auditoriumean, arratseko 18:00etan; azken kontzertu hori publiko orori zuzenduko zaio eta ipuina zein musika zeinu hizkuntza bidez ere interpretatuko dira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa da "Soinu Mosaikoa" proiektuaren emaitza, Abonu Denboraldian programatzeaz gain, bere Musika Familian zikloan txertatuko duen orkestra bakarra, Kursaal Eszenarekin lankidetzan eta El Diario Vasco-k babestua. Orkestrak horrela egin du zinez uste duelako aldaketarako gailua dela, edozein adinetako pertsonengan gizarte inklusiboa sortu beharraren kontzientzia sortzeko baliagarria.

Azpimarragarri da Musika Familian zikloaren baitan otsailaren 4an izango den kontzertua bereziki pentsatua dagoela publiko ororentzat. Musika eta narrazioa zeinu hizkuntza transkribatuko ditu Ainhoa Moiuak. Gainera, Zuriñe Hidalgo aktorea ere ariko da emanaldi horretan.

Kontzertu egutegia:

Abonu Denboraldia

Kursaal Auditoriuma. Donostia.
2017/01/27, ostirala. 20:00etan.
2017/01/30, astelehena. 20:00etan.
> Sarrerak 7€tik gora,
www.euskadikoorkestra.eus, www.sarrerak.kursaal.eus,
Kursaaleko leihatilan.

Principal Antzokia. Gasteiz.
2017/02/02, osteguna. 20:00etan.
> Sarrerak 7€tik gora,
www.euskadikoorkestra.eus, www.principalantzokia.org,
Principaleko leihatila (945 16 10 45).

Musika Familian

Kursaal Auditoriuma. Donostia.
2017/02/04, larunbata. 18:00etan. Sentsibilizazio Tailerra 16:45etan.

> Sarrerak 7€ eta 3€ (< 12 urte)
www.entradas.dirariovasco.com, www.sarrerak.kursaal.eus
Kursaaleko leihatilan.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron