Tuesday 20 September, 2016

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen irekiko du VII. “Musikagileak” Musika Garaikidearen Zirkuitua

Ostiralean, hilak 23, VII. "Musikagileak" Musika Garaikidearen Zirkuitua abiatuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan Miramongo egoitzan. Lehenbiziko ekitaldiak izango dira Orkestraren beraren kontzertua, Manuel Nawrik zuzenduko duena, eta horren aurreko mahai ingurua. Bietarako sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

Manuel Nawriren gidaritzapean, Euskadiko Orkestrak Miguel Matamoro, María Eugenia Luc, Ramon Lazkano eta Michael Jarrellen lanak joko ditu. Kontzertua Miguel Matamoro konpositore gazteak 2012an idatzitako "Brétema" lanaren erabateko estreinaldiarekin irekiko da. Ondoren, entzungai izango dira Ensemble Kuraiaren sortzaile eta zuzendari artistiko María Eugenia Lucek 2014an sortutako "Hu"; Ramon Lazkanoren "Mugarri", musikagileak Parisko Udazkeneko Jaialdiak eskainitako monografikoan Ravelen inguruko operaren aurrerapena aurkeztu berri duela; eta, azkenik, "... le ciel, tout à l'heure encore si limpide, soudain se trouble horriblement..." (... zerua, duela gutxi hain garbi zegoena, ikaragarri ilundu da bapatean...) pieza, mundu mailan musika garaikidearen izen eztabaidaezinetako bat den Michael Jarrell suitzarrarena. Egitarau hori Manuel Nawri alemaniar maisuak zuzenduko du. Estreinako aldia du Euskadiko Orkestraren podiumean eta bertara dator Koloniako WDR Sinfonie-Orchester eta Berlingo Deutsches Symphonie-Orchester orkestrak nahiz Ensemble Modern, Ensemble musikFabrik edo Australiako Elision Ensemble taldeak zuzendu ostean. Guztiak ariko dira kontzertuaren atariko mahai inguruan. >Musikagileak-ek emandako biografiak.

Musikagileak, Euskal Herriko musikagileen Elkartearekin burutuko den proiektu berri honek berresten du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren helburu nagusienetako bat, euskal sortzaileentzako akuilu izan eta horien lanaren zabalkuntzarako plataforma bilakatzea, alegia. Horri lotuta, oraingoan Orkestrak bide egingo dio, halaber, nazioartean punta puntakoa den ekoizpenari. Aurrez, bi erakundeon arteko elkalanaren emaitza izan zen, besteak beste, "Laboari Oihartzun" egitasmoa, 2014an Euskal Herriko Unibertsitatearen Mikel Laboa Katedraren eskutik estreinatu zena.

Irekiera honez gain, VII. "Musikagileak" Musika Garaikidearen Zirkuituaren baitan izango dira gune ezberdinetan emango diren hainbat kontzertu, konposizio ikastaro bat eta jarduera osagarriak. Irailaren bukaeran hasi eta urriaren azken egunetaraino luzatuko dira.

 

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Buy tickets
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron