Monday 12 September, 2016

Miramongo Matinéeak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera zikloak 25 urte

Miramongo Matinéeak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera zikloak 25 urte
Lehenengo kontzertua irailaren 24an izango da, ohi denez Euskadiko Orkestraren egoitzan, goizeko 11:00etan. Abonamenduak eskuragarri daude eta sarrerak irailaren 15etik aurrera izango dira salgai.

Miramongo Matinéek 25 urte betetzen dituzte eta, lehenbiziko egunean bezalaxe, helburu dute egun ere kalitatezko musika formatu txikian eskaintzea, gero eta anitzagoa den gure inguruneko kultur esparruan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere egoitzako ateak irekitzen ditu askotariko programazioa eskaintzeko; Orkestrako musikariek diseinatu eta interpretatutako egitarauen bozgorailu bihurtu eta bestelako errealitate musikal zein artistikoekin jartzen da harremanetan. 1991an sortu zenetik, Kutxa Fundazioaren babesa du ziklo honek.

16/17 denboraldia osatzen duten 16 ekitaldiak aurkeztu ditugu. Horietan, Euskadiko Orkestrako kideen kontzertuei gehituko zaizkie, batetik, Orchestre de Pau Pays de Béarn orkestraren bisitaldia, Donostia 2016rekin lankidetzan; eta, bestetik, Donostiako Orfeoi Gaztearen errezital bat eta bertsolaritza, musika elektronikoa, hari-hirukotea eta pianoa uztartzen dituen proiektu bat, besteak beste.

Irailaren 24an abiatuta, kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan.

Abonuak jada salgai. 16 kontzertuetarako abonuak 83,50 euroko prezioa du, eta 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (65 urtetik gorakoei, Orkestrako beste zikloetako abonatuei, Kursaal Eszenako abonatuei, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen Titularrei, Eureka! Zientzia Museoko lagunei eta Musikene). Jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.eus webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz.

Sarrera solteak, berriz, irailaren 15ean jarriko dira salgai, 7 euroko prezio bakarrean, www.euskadikoorkestra.eus eta www.kutxabank.es webguneetan, Kursaal Auditorioko leihatilan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

 

Next events

Concerts & Tickets August

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
11 Tu
12 We
12 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia
Musical Fortnight: Arriaga harrigarria
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
19 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Berlioz's Requiem Erik Nielsen Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Berlioz's Requiem
20 Th
21 Fr
22 Sa
23 Su
24 Mo
25 Tu
26 We
27 Th
28 Fr
29 Sa
30 Su
31 Mo