Wednesday 09 March, 2016

Abonu Denboraldia: Robert Trevino estatubatuarrak estreinakoz zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Abonu Denboraldia: Robert Trevino estatubatuarrak estreinakoz zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Pascal Gaigneren "Hypnos variation" interpretatuko du Orkestrak, EHUren Mikel Laboa Katedraren eskutik, haren oroitzapenetan egina.

Bihar osteguna, hilaren 10ean Donostian hasi eta 16a bitartean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiko kontzertu-programa berri bat emango du ohiko lau hiriburuetan. Robert Trevino lehenbiziko aldiz ariko da Orkestraren zuzendari gonbidatu. Eta aurkeztuko duen egitarauan Pascal Gaigne, Maurice Ravel eta Anton Brucknerren lanak izango dira entzungai, "Euskal Herria eta Austriaren arteko lotura" izenburupean.

Abonu-programa honi dagozkion kontzertuak izango dira bihar, martxoak 10, Donostiako Kursaal Auditorioan, 11an Iruñeako Baluarten, 14an Bilboko Euskalduna Jauregian, 15ean berriz ere Donostian eta, amaitzeko, hilaren 16an Gasteizko Principal Antzokian.

Robert Trevino zuzendari estatubatuar gaztearen ibilbidean bultzada handia suposatu zuen 2013an Bolshoiean Verdiren Don Carlo zuzendu zuenean izandako arrakastak; izan ere, prentsak aldarrikatu zuen Van Cliburnen garaitik ez zuela amerikar batek horrenbesteko garaipenik lortu. 2009. urtetik 2011 urtera bitartean Cincinnatiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari elkartua izan zen eta postu berdina bete zuen New York City Opera delakoan (Lincoln Center-en) 2011.etik 2015.era. 15/16 Denboraldian, zuzendari gonbidatu gisa San Franciscoko Orkestra Sinfonikoa, Dresden, Rotterdam eta Londresko Orkestra Filarmonikoak eta Frantziako Orkestra Nazionala zuzendu ditu. Eta Euskadiko Orkestraren Denboralditik igaro ostean, halaber, San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoa eta Tokyoko NHK Symphony zuzenduko ditu, besteak beste, eta La Roque D'Antheron jaialdian ariko da.

Trevinok askotariko egitaraua proposatzen du. Hasteko, Pascal Gaigneren Hypnos variation lan zirraragarria, 1985. urtetik Donostian finkatutako sortzaileak Mikel Laboaren oroitzapenetan egina. Euskal Herriko Unibertsitateak 2013an sortutako Mikel Laboa Katedrak abiarazitako lehenengo ekimenetako bat izan zen "Laboari Oihartzun" proiektuaren baitan sortu zen Hypnos variation. Ekimen horretan, ganbera musika zein musika sinfonikoko hamabi pieza eskatu zitzaizkien musika klasikoaren alorreko beste horrenbeste konpositoreri; baldintza bakar batekin, sortutako piezek donostiar kantautorearekin loturaren bat izan zezatela. Izan ere, Laboak abangoardiaren eta esperimentazioaren ildoan jardun zuen bere Lekeitioak ezagunetan. Euskadiko Orkestrak horietako lau estreinatu zituen 2014ko abenduaren 12an. Horien artean, orain Abonu Denboraldian aurkezten duen Hypnos Variation.

Egitaraua osatzeko, Maurice Ravelen Bals nobleak eta sentimentalak eta Anton Brucknerren 7. Sinfonia, "Lirikoa" izango dira entzungai.

 

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron