Friday 19 February, 2016

Euskadiko Orkestra bitan ariko da Musika-Música 2016 jaialdian

Euskadiko Orkestrak parte hartze bikoitza izango du martxoaren 4tik 6ra Bilbon izango den Musika-Música 2016 jaialdian. Martxoaren 4 eta 5ean, José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean, Wagner eta Straussen lanak intepretatuko ditu Euskalduna Jauregiko auditoriumean.

"Erromantikoentzat zubia" izenburu hartuta, honela aurkezten da aurtengo jaialdia: "Hiru iraultza hauen indarrez zabaldu zen Erromantizismoa Europan barrena: Ingalaterran abiatutako iraultza industriala, Frantzian piztutako iraultza soziala, eta Atlantikoaz bestaldetik heldutako lurralde iraultza. Askatasun haizearen bafadek errotik astindu zuten kultur eta sorkuntza mundua, eta ideia berriak izurria bezala zabaldu ziren, artean "egilea" zena "artista" bihurtuz [...]. Subjektibitatez gaindia, Erromantizismoak kontrastez beteriko hizkera musikal bat sorrarazi zuen: intimista eta arranditsua, herrikoia eta kultua, misteriotsua eta dirdiratsua; bere ahotsa adierazteko, berriz, berdin baliatu zituen formatu txikiko errezitaldiak nola orkestra eta koru gero eta handiagoak. Erromantikoen jakin-mina arlo guztietara hedatu zen: Natura, Filosofia, Literatura, Historia, Mitoak, eguneroko aferak eta ezin iritsizkoak, gauza ulergarriak eta enigmatikoak... Atrakzio ezberdinak, baina ez hargatik uztartu ezinak; horregatik, hain zuzen, Musika aurkarien arteko lokarri bihurtu zen, nostalgiak, ametsak eta nahikariak isurtzeko esparru. Schuberten inspirazioak, Mendelssohnen dotoreziak, Wagnerren fusio sortzaileak eta Straussen soinu dirdiratsuak zubi bat eraiki dute irudimenaren mundura sartzera gonbidatzen gaituena. Igaro ezazue eta gozatu"

Testuinguru horretan, José Miguel-Perez Sierra gidari duela, Euskadiko Orkestrak R. Wagner eta R. Strauss izango ditu hizpide jaialdian eskainiko dituen bi kontzertuetan. Ostiral iluntzean, Wagnerren "Tristan eta Isolda" operako Preludioa eta Isoldaren heriotza interpretatuko ditu, eta R. Straussen "Heriotza eta transfigurazioa" poema sinfonikoa. Larunbat goizean, berriz, entzungai izango dira Wagnerren "Tannhäuser" operako Oberturaren "Dresde" bertsioa eta R. Straussen "Horrela mintzatu zen Zaratustra" poema sinfonikoa.

 

Next events

Concerts & Tickets August

1 Sa
2 Su
3 Mo
4 Tu
5 We
6 Th
7 Fr
8 Sa
9 Su
10 Mo
11 Tu
12 We
12 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Arriaga harrigarria Juanjo Mena Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Arriaga harrigarria
13 Th
14 Fr
15 Sa
16 Su
17 Mo
18 Tu
19 We
19 august, 2026 Wednesday, 20:00 h.
Other Activities Musical Fortnight: Berlioz's Requiem Erik Nielsen Donostia Buy tickets
Musical Fortnight: Berlioz's Requiem
20 Th
21 Fr
22 Sa
23 Su
24 Mo
25 Tu
26 We
27 Th
28 Fr
29 Sa
30 Su
31 Mo