Tuesday 17 November, 2015

Abian dira Euskadiko Orkestraren "Musika Gela"ren jarduerak

Abian dira Euskadiko Orkestraren "Musika Gela"ren jarduerak
Hogeita hamar bat jarduera izango guztira, familia, ikastetxe eta askotariko taldeei eskainiak; gainera, Orkestra EMUSIK-en ariko da, DSS2016EU-ren baitan. Eskola Kontzertuen zikloaren barnean, gaur hasi eta ostirala bitartean, lehen hezkuntzako 1.800 ikaslek “Stick Dance Quartet” kontzertuaz gozatuko dute Miramonen.

Familiartean gozatzeko ekoizpen propioak eskaintzea eta musika sinfonikoa hezkuntza-maila orotako ikasleei eskuragarri gerta dakien ahalbidetzea dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren estrategia pedagogikoaren zimentarriak. Estrategia hau Orkestraren Hezkuntza Departamentuak garatzen du kultur zein gizarte erakunde ezberdinekin elkarlanean. Jarduera hauek publikoari Musika Gela markapean heltzen zaizkio eta denboraldi honetan 30 jardueratik gora eskainiko ditugu horren baitan.

IKASTETXEENTZAKO JARDUERAK. Denboraldi honetan zehar, Gipuzkoako Batzar Nagusien eta Donostiako Udalaren lankidetzarekin burutzen den Eskola Kontzertuak zikloak 3 ekoizpen eskainiko ditu, hezkuntza-ziklo bakoitzeko bana. Zikloa 18 kontzertuk osatuko dute guztira eta 5.200 entzule erakarriko ditu Orkestraren Miramongo egoitzara. Bestalde, denboraldi honetan bereziki nabarmentzekoak izango dira Euskadiko Orkestraren Entsegu Irekiak: bigarren hezkuntza, batxilergo zein unibertsitate-mailako ikasleek eta musika kontserbatorio nahiz dantza eskoletako ikasleek Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldiko programa baten aurretiko entsegu batean izateko aukera izango dute; 5 entsegu ireki programatu ditugu (1 Bilboko Euskalduna Jauregian eta 4 Donostiako Kursaal Auditorioan).

MUSIKA FAMILIAN. Donostian, Orkestraren egoitzan "Zirrika, irrika... musika!" kontzertua izango da otsailaren 20an eta apirilaren 16an, berriz, Kursaal Eszenarekin koprodukzioan, Kursaaleko Ganbera Aretoan "Stick Dance Quartet" izango da; kontzertu hauetarako sarrerak abenduaren 21ean jarriko dira salgai. Gasteizen, Antzokien Udal Sarearekin lankidetzan, Principal Antzokian "Stick Dance Quartet" izango da apirilaren 17an eta, ondoren, maiatzaren 13an "Planeten Soinua" kontzertuaren txanda izango da Principal Antzokian, Euskadiko Orkestraren eta Juan José Ocónen eskutik; sarrerak urtarrilaren 14tik aurrera salgai.

BESTE EGITASMO BATZUK. Erabateko gizarteratzearen alde, OSE+FEVAS batasuna urtero gauzatzen da bestelakotasun funtzionala duten pertsonak protagonistatzat dituzten proiektu gogobetegarrien bidez; testuinguru horretan, datozen hilabeteotan lau tailer burutuko dira Bilbo eta Donostian. Halaber, aurten Euskadiko Orkestra, "Soinuen Mosaikoa" egitasmoan murgildu da, Orkestren Espainiar Elkarteko (AEOS) beste hainbat orkestrarekin, Plena Inclusión erakundearekin eta BBVA Fundazioarekin batera. 2016 urtean zehar garatuko den proiektu garrantzitsu honetan musika norbere garapenerako eta gizarteratzerako tresna bilakatzen da.

Horrezaz gainera, DSS2016EU-rekin lankidetzaren baitan, Euskadiko Orkestra, bere titular Jun Märklek zuzenduta, Anoetako Estadioan ariko da 2016ko maiatzean, Europako Musika Eskolen Jaialdiaren irekiera ekitaldian (EMUSIK 2016).

Next events

Concerts & Tickets January

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
12 january, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián
Arriaga / Strauss
13 Tu
13 january, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Vitoria/Gasteiz
Arriaga / Strauss
14 We
14 january, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Pamplona/Iruña
Arriaga / Strauss
15 Th
15 january, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Donostia / San Sebastián
Arriaga / Strauss
16 Fr
16 january, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Arriaga / Strauss Jaime Martín Bilbao/Bilbo
Arriaga / Strauss
17 Sa
17 january, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 7: Irauli Donostia / San Sebastián
Matinée 7: Irauli
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
25 Su
26 Mo
26 january, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Donostia / San Sebastián
Tchaikovsky / Mussorgsky
27 Tu
27 january, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Vitoria/Gasteiz
Tchaikovsky / Mussorgsky
28 We
28 january, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Bilbao/Bilbo
Tchaikovsky / Mussorgsky
29 Th
29 january, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Tchaikovsky / Mussorgsky Ana María Patiño Donostia / San Sebastián Buy tickets
Tchaikovsky / Mussorgsky
30 Fr
31 Sa
31 january, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 8: Diálogos armónicos Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 8: Diálogos armónicos