Thursday 09 April, 2015

Oboe eta harirako hiru obren erabateko estreinaldia larunbatean Miramongo Matinéetan

Apirilaren 11 larunbatean, Miramongo Matinéeak bertako konpositoreen musika-sorkuntza berriaren zabalkunderako plataforma bilakaturik beste behin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan Gabriel Loidiren Oboe eta harirako kuarteoa, María Eugenia Lucen Luma galdu bat bezala eta Joaquín Ángel Lecumberriren ZAZPI BARIAZIOAK: Amodioa zein den zoroa izango dira entzungai estreinakoz. Guztiek oboea dute oinarri eta horietatik bi interprete ariko den Irauli Laukoteak egindako enkarguei erantzuten diete.

Gabriel Loidiren Oboe eta harirako kuartetoa 2012ko urtarrilan zendutako Juan Manuel González Lumbreras oboejotzaile handiari eskainita dago. Konpositoreak zera esan du bere obraren gain: "Idatzi nuen bitartean, hura hil baino urtebete lehenago, Juan Manuel beti izan nuen nire irudimenean. 2011ko udan telefonoz esan nion kuarteto bat idatzi niola eta ilusio handiz hartu zuen. Baina ez zen interpretatzera iritsi. Musikarako bizi izan zen gizon berezko, hipersentibera, begirada garbi eta espresio argitsudun horri nire omenaldia da honako hau. Bera bertan izate hutsak mundua hobetzen zuen. Juan Manuel González Lumbreras betirako izango da nire bihotzean".

Luma galdu bat bezala, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz sortua, Javier Lecumberri, Irauli laukoteko kideak Miramongo Matinéetan estreinatzeko asmoz egindako enkarguari erantzuten dio. María Eugenia Luc musikagilearen hitzetan, Joseba Sarrionaindiaren Sorterriko koplak poematik hartzen du izenburua: "... Isiltasuna abailtzen da luma galdu bat bezala..."; nostalgia, malenkonia eta edertasun biziko irudiz betetako poema honek iradokitu zidan obra hau. Musika lanak oboeak ematen dion bultzadan du oinarria, haizeak sorgindutako luma baten ibilbidea marrazten duelarik. Konposizio tratamendua oboearen materiala laukoteko instrumentu bakoitzean lantzean datza, horretarako simetria mota ezberdinak erabiliz".

Azkenik, ZAZPI BARIAZIOAK, hau ere larunbateko kontzerturako Irauliren enkarguz idatzia, Amodioa zoin den zoroa nafar kantu zaharretik sortutako zazpi musika-inpresio dira. Hala ere, haren haria azaldu beharrean, izenburua osatzen duten hitzen esanahai zabala du hizpide. Joaquín Ángel Lecumberriren hitzetan, "batez ere pertsonak maite ditugu, baina baita tokiak, ohiturak eta, orokorrean, gogora oroitzapen eta bizipen zoriontsuak dakarkizkigun oro ere. Maitasunaren bidez zoriontasuna bilatzeko egindako bidean bizitzak eragindako askotariko egoeratatik igarotzen gara, eta egoera hauetatik zerbait jasotzen da bariazio bakoitzean. Grinaz maite dugu eta grinaz egiten ditugu maitasunak bultzatutako erokeriak".

Irauli laukotea dira Javier Lecumberri (oboea), Ricardo Ruiz (biolina), Delphine Dupuy (biola) eta Gabriel Mesado (biolontxeloa). Guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira.

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su