Thursday 29 May, 2014

Benjamin Grosvenor pianista gaztearen talentua gertutik, Miramongo Matinéeak zikloaren amaieran

Benjamin Grosvenor pianista britainiarrak, egunotan Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Abonu Denboraldiaren amaieran bakarlari gonbidatu diharduena, errezital bat emango du Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiko azken hitzorduan. Maiatzaren 31 larunbatean izango da, goizeko 11:00etan Orkestraren egoitzan.

Egitarauan Felix Mendelssohn, Robert Schumann, Nikolai Karlovich Medtner, Maurice Ravel eta Franz Liszten lanen aukeraketa bat. Kontzertu hau aukera aproposa izango da ibilbide laburra izan arren, jada Gramophone, Classical Brit Award edo Diapason d'Or sari garrantzitsuak eskuratu dituen artista gazte honen talentua gertutik ezagutzeko. Izan ere, Benjamin Grosvenorren musikari sena deigarri gertatu zaie BBC eta CNN telebista kateei, bere inguruan zenbait erreportai egin dutelarik.

Grosvenor, errezitaldi eta ganbera musikako interprete. BBC Symphony, London Philharmonic edo New York Philharmonic orkestra gailenekin eta Charles Dutoit, Vladimir Ashkenazy eta Vladimir Jurowsky zuzendariekin lankidetzan ibilbide nabarmena burutzeaz gain, Benjamin Grosvenorrek eskarmentu handia du jada errezitaldien zein ganbera musikaren alorrean. Berriki bakarka aritu da Friburgo, Trento, Britainia handiko zenbait hiritan (Londres, Aberdeen, Reading eta abar) eta bira bate gin du Estatu Batuetan barrena, besteak beste, Washington, Kansas City eta Miamin izan delarik. Aipatzekoa da halaber Boston Celebrity Piano Series, Quebeceko Club Musical, Pariseko Salle Gaveau etal Theatre des Champs-Elysees eta Londreseko Southbank aretoetan ariko dela estreinakoz. Bestetik, gero eta gehiago dira ganbera musikaren arloan lankide dituen taldeak: Endellion String Quartet, Queen Elizabeth Hall's International Chamber Music Series delakoetan lankide izango duena, Escher String Quartet eta Elias Quartet, esaterako.

Miramongo Matinéeak zikloko 2013/2014 denboraldiko azkenengo emanaldia errezitaldira itzulera izango da, 16 kontzertuetan zehar ganbera musika, musika sinfonikoa, korala, beste hainbat errezitaldi eta dantza mugarri izan dituen ibilbidearen ostean.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Buy tickets
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron