Friday 14 March, 2014

Euskadiko Orkestraren proposamen hirukoitza asteburu honetarako

Euskadiko Orkestraren proposamen hirukoitza asteburu honetarako
Orkestraren kontzertua publiko ororentzat “Musika Familian” zikloan, Euskadiko Orkestraren proposamen hirukoitza asteburu honetarako.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak musikaz gozatzeko publiko ororentzako hiru proposamen dakartza asteburuan:

"Orkestra Herrietan": hilaren 14an Euskadiko Orkestrak kontzertu bat eskainiko du Soraluzen. Herriko Musika Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekimenetan esku hartuko du honela, Soraluzeko Udalaren eta Musika Eskolaren beraren eskutik. Iker Sánchezek zuzenduta, Orkestrarekin batera Félix Ardanaz donostiar pianista ariko da bakarlari. Emanaldi hau "Orkestra Herrietan" atalean kokatzen da; atal honek Orkestrak ohiko zirkuitutik at bere lana gizarteratzeko eta euskal herrietako kultur bizitzaren eragile aktibo izateko helburuarekin eskaintzen dituen kontzertuak biltzen ditu. Testuinguru honetan, Orkestra joan zen urtarrilean Irun eta Bergaran izan ostean helduko da Soraluzera. Kontzertu honetarako sarrerak herriko hainbat dendatan eros daitezke aurrez eta bihar Pilotalekuko leihatilan izango dira salgai.

Orkestra Herrietan: Soraluze
Martxoak 14:
Kiroldegiko Pilotalekua, Soraluze. 20:00etan.
Iker Sánchez, zuzendaria
Félix Ardanaz, pianoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

"Miramongo Matinéeak": Martxoaren 15 larunbatean Miramongo Matinéeak zikloak Alexandre Da Costa biolinjotzaileak eta Enrique Bagaría pianistak osatutako duoa aurkeztuko du. Atriletan, Johannes Brahmsen biolin eta pianorako sonatak. Alexandre Da Costa (Montreal, 1979) New Yorkeko Carnegie Hall, Hamburgoko Musikhalle edo Madrilgo Auditorio Nazionalean aritu da eta laister izango da Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldian bakarlari gonbidatu, John Axelroden zuzendaritzapean. Enrique Bagaría (Bartzelona, 1978) Bartzelonako Palau de la Música eta L'Auditori, Auditorio Nazionala, Zaragozako Auditorioa, Parisko Alfred Cortot aretoa, San Petersburgoko Philharmonia, Milango Teatro dal Verme, Espainiako Akademia Erroman eta abarretan aritu da eta Bilboko Musika-Música jaialdian izana da berriki. Sarrerak salgai www.kutxabank.es webgunean eta larunbat goizean egoitzako leihatilan.

Miramongo Matinéeak: J. Brahms, biolin eta pianorako sonatak
Martxoak 15:
Euskadiko Orkestraren egoitza Miramonen, Donostia. 11:00etan.
Alexandre Da Costa, biolina
Enrique Bagaría, pianoa

"Musika Familian": "Gerra eta Pakea", izenburu literarioa erabat Euskadiko Orkestrak publiko ororentzat eskainiko duen kontzertuarena. Martxoaren 15 larunbatean halaber, Musika Familian zikloa Donostiako Kursaaleko ganbera aretora helduko da. Kursaal Eszenarekin lankidetzan Euskadiko Orkestraren Musika Gelak "Gerra eta Pakea" aurkezten du. Familiarteko entzulegoari zuzendutako emanaldi honek Félix Ardanaz donostiar pianojotzailea eta Euskadiko Orkestra bilduko ditu eszenatokian, Iker Sánchezen zuzendaritzapean. Kontzertu honen argudio nagusi, Piotr Ilich Tchaikovskyren Piano eta orkestrarako 1. kontzertua, orkestrak eta, instrumentu bakarlari gisa, pianoak, duten arteko erlazioaren eta konpositore honen eta Leon Tolstoiren ekoizpen literarioaren arteko paralelotasunak, biak ala biak XIX. ean errusiaren artean gailurrak, erakusteko erabilgarri izango dena. Kontzertuaren aurretik Sentsibilizazio Tailerra izango da (izena emateko, 943 003 180). Kontzertu honetarako sarrerak salgai www.kutxabank.es webgunean eta larunbatean bertan Kursaaleko leihatilan.

Musika Familian: "Gerra eta Pakea"
Martxoak 15:
Kursaaleko Ganbera Aretoa, Donostia. 12:00etan (Sentsibilizazio Tailerra, Foyerrean 10:45etan)
Iker Sánchez, zuzendaria
Félix Ardanaz, pianoa
Elixabete Arabaolaza, aurkezpena
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Next events

Concerts & Tickets May

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
13 may, 2025 Tuesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 We
14 may, 2025 Wednesday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
15 Th
15 may, 2025 Thursday, 12:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Vitoria/Gasteiz Buy tickets
School Concerts: Logelan Logale
16 Fr
17 Sa
17 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Belharra Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Belharra
18 Su
19 Mo
20 Tu
21 We
22 Th
23 Fr
24 Sa
25 Su
26 Mo
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 may, 2025 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler Alexandre Bloch Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler
31 Sa
31 may, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 16: Barrococo Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 16: Barrococo