Thursday 13 June, 2013

Polonia, XX. mendea: Bacewicz ganbera taldeak itxiko du Matinéen denboraldia

Heldu da Miramongo Matinéen 2012/2013 denboraldiaren amaiera. Ekainaren 15 larunbatean izango da ziklo honen azken hitzordua. Bacewicz ganbera taldeak Grazyna Bacewiczen 4. Hari Kuartetoa eta 1. Pianodun kintetoa interpretatuko ditu, XX. mendeko lehenengo erdiko musika sorkuntzan emakume nabarmenetako baten lana berreskuratuz. Europarentzat eta, bereziki, Poloniarentzat garai nahasia izan zena musikarentzat oparoa izan zen ordea.

Bacewicz taldea osatzen dute Nathalie Dabadie eta Xabier Gil, biolinak, Justyna Janiak, biola eta Natalia Díaz, biolontxeloa; guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak. Eta taldea osotuz, Pedro José Rodríguez pianojotzailea.

Grażyna Bacewicz (Lodz, Polonia, 1909ko urtarrilak 26 - Varsovia, 1969ko urtarrilak 17) konpositore, pianojotzaile eta biololinjotzaile birtuosoa izan zen. Maria Szymanowskak XIX. Mendearen hasieran izandako ospearen ondoren, Grażyna Bacewicz nazioarteko sona lortu zuen bigarren poloniar emakume musika sortzailea izan zen. Musikarekin lotura estua zuen familia baten baitan jaioa, hamar urterekin ekin zion pianoa eta biolina ikasteari. 1928an bere diploma eskuratu eta ondoren Varsoviara aldatu zen, bertan konposizioa ikasteko. Parisen ere burutu zituen konposizio ikasketak. 1950. urtera arte biolinista gisa ibilbide nabarmena garatu zuen: bakarlari gisa aritu zen hainbat europar orkestrekin eta 1936tik 1938. urtera Poloniako Irratiko Orkestra Sinfonikoko kontzertinoa izan zen. Urte haietan konpositore gisa ere eman zuen ezagutzera bere burua. Bere obrekin hainbat sari merezi izan zuen, horien artean aipagarrienak Frédéric Chopin Nazioarteko Piano Lehiaketako lehenbiziko saria, 1949, bere Pianorako kontzertuari esker ; 1950.ean Poloniako sari nazionala, bere Hari orkestrarako kontzertuari esker eta bere 4. Hari kuartetoak eta Biolin, tronpeta eta perkusiorako musika bere obrak Liejako Nazioarteko Konposizio Lehiaketako lehenbiziko saria eta 1960an Parisen konposizio sari bat merezi izan zituzten, hurrenez hurren.

Sortzaile honen ekoizpenean folkloretik eratorritako elementuen presentzia eta idazketan agertzen duen askatasuna dira gehien nabarmentzen diren ezaugarriak. 1960ean sortu zen « Poloniar Konposizio Eskola »ren ordezkaria da. Eskola honen oinarrizko ideia SOINUA funtsezko motibo hartzean datza. Grażyna Bacewiczen partiturak poloniar folkloretik eratorritako elementuetan aberatsak dira orokorrean.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron