Wednesday 10 October, 2012

Artiumen 2012/2013 Abonu Denboraldia Gasteizen eta museoarekin lankidetza berria aurkeztu dira

Artiumen 2012/2013 Abonu Denboraldia Gasteizen eta museoarekin lankidetza berria aurkeztu dira
Peter Eötvös-en obra baten erabateko estreinaldia, Michel Camilo-ren esku hartzea eta lau hiriburuetako museoekin lankidetza, 2. Abonu programaren osagai nagusiak.

ARITUMen aurkeztu berri dira 2012/2013 Abonu Denboraldia Gasteizen eta gazteiztar museoarekin lankidetza berri bat. Prentsaurrekoan aritu dira Iñigo Alberdi, EOSen zuzendari nagusia, Daniel Castillejo, ARTIUMeko zuzendaria, eta Marta Monfort, Udal Antzoki Sarearen zuzendaria.

Urriaren 15etik 19ra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu Denboraldiko bigarren programa aurkezten du. Kontzertu sorta berri honek interesgarri egingo dituen askotariko hainbat argudio biltzen ditu. Bere zuzendari titular Andrés Orozco-Estradaren zuzendaritzapean, Orkestrak bere 30. urteurrena ospatzeko abian jarritako Tesela proiektuaren baitan sortutako partitura baten erabateko estreinaldia burutuko du, oraingoan musika garaikidearen nazioarteko erreferente Peter Eötvösen eskutik; bestalde, Michel Camilo pianojotzaile eta konpositoreak, hau ere bere jardueran izen nabarmena, debuta egingo du Abonu Denboraldian; eta M. Mussorgskyren Erakusketa bateko koadroak obraren harira Orkestra ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoarekin lankidetzan arituko da Gasteizen (Jorge Oteiza Fundazio-Museoarekin Iruñan, Arte Ederren Museoarekin Bilbon eta San Telmo Museoarekin Donostian). Kontzertuak izango dira urriaren 15ean Iruñako Baluarten, 16an Gasteizko Principal Antzokian, 17an Bilboko Euskaldunan eta 18 eta 19an Donostiako Kursaalean.

The Gliding of the Eagle in the Skies obrarekin Peter Eötvösek bat egiten du Tesela osatzen duten konpositore taldearekin. Orkestrak bere 30. urteurrenarekin batera garatutako Tesela konposizio-proiektua da eta BBVA Fundazioaren lankidetza esklusiboari esker gauzatu da. Orkestraren enkargua burutzeko, Stockhausen-en ensembleko kide izana eta jada elektroakustikaren klasiko bihurtutako obren egile Eötvösek (Transilvania, Errumania, 1944) bere konposizio-prozesuan ohikoa den moduan, hots-irudi bat aukeratu zuen; kasu honetan "arrano bat zeruan hegaka, goialdean flotatzen hegalak zabalduta dituelarik, mugitu gabe; arranoaren begirada, bere hegalen kontaktua haizearekin; mugarik gabeko espazioa, erabateko askatasunaren sentsazioa". Hori izan zen The Gliding of the Eagle in the Skies (Arranoa zeruan hegaka) lanaren iturria.

Michel Camilo, Grammy, Emmy, Grammy Latino zein Premios de la Música sarien irabazle eta Spain eta Spain again diska arrakastatsuen egile, estreinakoz arituko da Orkestraren Abonu Denboraldian. 2010ean KlasikAT, EOSen crossover zikloaren lehenbiziko kontzertuetan protagonista izan zena ohiko lau hiriburuetako eszenatokietan izango da orain, George Gershwinen Piano eta orkestrarako kontzertua fan interpretatuko duelarik.

Gainera, kontzertuaren bigarren zatian interpretatuko den Modest Mussorgskyren Erakusketa bateko koadroak partitura abiapuntu harturik, Euskadiko Orkestrak, beste erakundeekin zubiak eraiki eta bere jarduera beste diziplina artistikoekin uztartzeko etengabeko ahaleginean, beste formatutan sortutako artea eramango du lau hiriburuetako auditorioetara. Gasteizen, ARTIUM, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoarekin lankidetzan, bideoarteak bere lekua izango du Principal Antzokiko ambigúan kontzertuaren egunean, urriaren 16an. Shahryar Nashat-ek (Geneva, 1975) 2005 urteko Veneziako Biurtekoan Suitzaren izenean aurkeztutako The Regulating Line bideoa erakutsiko da.

 

Next events

Concerts & Tickets October

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 october, 2025 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
11 Sa
11 october, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 1: Kaabestri Donostia / San Sebastián
Matinée 1: Kaabestri
12 Su
13 Mo
14 Tu
15 We
16 Th
17 Fr
18 Sa
18 october, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: Haizea Donostia / San Sebastián
Matinée 2: Haizea
19 Su
20 Mo
21 Tu
22 We
23 Th
23 october, 2025 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Musika tantak Donostia / San Sebastián
School Concerts: Musika tantak
24 Fr
25 Sa
25 october, 2025 Saturday, 12:00 h.
Music Room Musika tantak Donostia / San Sebastián Buy tickets
Musika tantak
25 october, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
26 Su
27 Mo
28 Tu
28 october, 2025 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino
29 We
30 Th
30 october, 2025 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Musika tantak Donostia / San Sebastián
School Concerts: Musika tantak
31 Fr
31 october, 2025 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La forza del destino Lorenzo Passerini Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La forza del destino