Wednesday 13 June, 2012

Euskadiko Orkestrak “Dantzak eta ijitokeriak” izenburupean itxiko du bere kontzertu denboraldia

Euskadiko Orkestrak “Dantzak eta ijitokeriak” izenburupean itxiko du bere kontzertu denboraldia
Andrés Orozco-Estradarekin batera, ekainaren 14 eta 15ean Donostiako Kursaal Auditorioan.

Ekainaren 14 eta 15ean Donostiako Kursaal Auditorioan izango diren kontzertuekin amaituko da Euskadiko Orkestraren 2011/2012 Abonu Denboraldia. "Dantzak eta ijitokeriak" izenburupean, kontzertu hauek interesgarri bilakatzen dituzten argudio ezberdinak biltzen dituzte: Dantzari baten ametsa edo Escudero maisuari omenaldia bere jaiotzaren mendeurrenean; Ravelen Tzigane, Saint-Saënsen Introduction et Rondo Capriccioso eta Sarasateren Fantasia Bizeten Carmen-en inguruan 2010.ean Orkestrarekin debutan izandako arrakastaren ostean berriz ere gurera datorren Leticia Moreno biolinjotzailaren eskutik; eta amaitzeko, Bernsteinen West Side Story-ko dantza sinfonikoak.

Leticia Morenok 2010eko maiatzan egin zuen debuta Euskadiko Orkestrarekin batera, Edouard Laloren Symphonie espagnole obra interpretatu zuelarik. Bere emanaldiak txalo zaparrada galanta jaso zuen eta biharamunean kritikak "itzela erabat eta hiper adierazkorra", "pasioz betea" eta "zihurra, dotorea eta sentikorra" bezalako adjektiboak eskaini zizkion. Oraingoan hiru partiturakin dator Kursaalera: Ravelen Tzigane ezohikoa, Saint-Saënsen Introduction et Rondo Capriccioso eta Sarasateren Fantasia Bizeten "Carmen"en inguruan, aurrekoa ere Sarasateri eskainia izan zelarik. Leticia Morenok Gironako Printzea Fundazioak IMPULSA Artea eta Letrak 2012 saria eman berri diote. Sari honetako epaimahaiak bere doitasun teknikoa, indar eszenikoa eta artista gisa duen etorkizuna balioztatu ditu eta bere ibilbidea babestea erabaki du gainera.

Andrés Orozco-Estrada Leipzigeko Gewandhaus orkestra zuzendu berri duela itzuli da gurera. Euskadiko Orkestraren Titular gisa aipatu obrez gain Francisco Escuderoren Dantzari baten ametsa, donostiar konpositorearen omenaldi gisa bere jaiotzaren mendeurrenean, West Side Story-ren Dantza Sinfonikoak. Musikal honek New Yorkeko kaleetara eraman zuen Romeo eta Julietaren istorioa eta honi esker nazioarteko ospea lortu zuen Leornard Bernstein bere egileak.

Kontzertuen aurretik, eskola-haurrei zuzendutako Entsegu Irekia. Orkestraren Musika Gelako jardueren baitan, ostegunean, hilak 14, goizez, Euskal Autonomi Erkidegoko ikasleei zuzendutako entsegu irekia izango da Kursaalean. Jarduera honetan esku-hartzeko ikastetxe ezberdinetako 500 ikaslek eman dute izena.

Kontzertu hauekin isten den Denboraldian, bederatzi hilabetez eta 100 kontzertuetan, biolinak, pianoak, musika sinfoniko-koralak zein biolontxeloak orkestra batek atril-kide ez ohikoak dituen literatura, perkusioa eta txalapartarekin partekatu dute beren espazioa. Emanaldi hauen ondoren, Euskadiko Orkestra MUSIKA IREKIA lemarekin aurkezten den 2012/2013 denboraldi berriari begira izango da jada.

 

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su