Friday 28 October, 2011

Judith Jáuregui pianojotzailea Euskadiko Orkestraren 3. Abonu-programaren protagonista

Judith Jáuregui pianojotzailea Euskadiko Orkestraren 3. Abonu-programaren protagonista
Wolfram Christen zuzendaritzapean, kontzertuez gain, programa hau Miramongo Matinée baten eta III. Musika Laborategiaren oinarri izango da.

Azaroaren 7, 8 eta 9an Orkestrak denboraldiko hirugarren Abonu-programari dagozkion kontzertuak eskainiko ditu. Wolfram Christek zuzenduta, Judith Jáuregui donostiar pianojotzaile gaztea estreinako aldiz arituko da Euskadiko Orkestrarekin. Ibilbide nabarmena burutzen ari den bakarlari honek Mozarten Piano eta orkestrarako 20. kontzertua interpretatuko du. Vienatar tximistak izenburua duen programa osotzeko, Salzbourgeko konpositorearen Flauta miresgarria operaren obertura eta 39. Sinfonia izango dira entzungai.

Judith Jáuregui (Donostia, 1985) bihar osteguna hasiko da Euskadiko Orkestrarekin entseatzen, honek Miramonen duen egoitzan. "Schumann, txikia denaren artea" bere lehenbiziko diskak kritika espezializatuarengandik jasotako laudorieok lagunduta dator, digitazioan ziurtasuna, formaren ezagutza edo baitaratze poetikoaren eta espresio-freskotasunaren arteko konbinazio erakargarria goraipatu dituztelarik. Orain Mozarten obran murgidurik, EOSekin debuta egiterakoan Piano eta orkestrarako 20. kontzertua interpretatu aurretik, Madrilgo Juan March Fundazioan errezital bat eskaini berri du. Jeinuzko konpositore honen lanari heltzerakoan, Judith Jáureguik "Mozart dionisiakoa, bizia, garratza" defendatzen du. Judithen beraren hitzetan, "estiloa errespetatu behar da,bai noski! Baina ez da zertan akamikoegia izan behar. Jolasteko aukera ematen duen musika da. Fantasiaren munduan sartzeko aukera izateko, zurruntasuna baztertu behar da". Guzti honen emaitza azaroaren 7tik 9ra bitartean Orkestrarekin batera eskainiko dituen kontzertuetan gozatzeko aukera izango dugu.

Kontzertuen hitzaurre modura, azaroaren 5ean Miramongo Matinéeak zikloak publikoari irekiko dizkio programa honen entsegu orokorreko ateak. Mozarten partiturak auditorioetan entzungai izan aurretik, Orkestrak kontzertu bat nola eraikitzen duen ezagutzeko aukera berri bat izango da hau, berau osatzen duten indibidualitateak batu eta orkestra osoa nola osatzen den ezagutzeko, alegia. Judith Jáuregui eta Wolfram Christ maisua EOSekin batera entzuteko lehenbiziko aukera izango da gainera.

Wolfram Christek zuzenduko du III. Musika Laborategia. Egunotan zuzendari gonbidatu gisa Euskadiko Orkestra zuzentzeaz gain, Wolfram Christek biolajotzaileei zuzentzen zaien III. Musika Laborategia zuzenduko du. Izan ere, orkestra zuzendari gisa aritu aurretik, hogei urtetik gora Berlineko Orkestra Filarmonikoaren biola bakarlari izan zen Christ. Beren ibilbide profesionalaren lehen urratsetan musikari gazteei laguntzeko sortutako ekimen honi esker, Musikeneko biola ikasle-talde batek nazioarte mailako interprete arrakastatsuenetako batekin lan egiteko aukera izango du.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
15 october, 2026 Thursday, 09:45 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
22 october, 2026 Thursday, 11:15 h.
Music Room School Concerts: Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián
School Concerts: Arriaga bizi da
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
30 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra José Antonio Sainz Alfaro Donostia
Concert for Friends of the Orfeón Donostiarra
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron