Friday 12 November, 2010

Gilbert Varga eta Arcadi Volodos Orkestrako Denboraldian izango da berriz ere

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 15, Euskadiko Orkestrak bere Abonu Denboraldiko 5. programari helduko dio. Berraurkitzerako programa izango da, hamar urtetan zehar, 1998 eta 2008 bitartean, Orkestraren musika zuzendari izandako Gilbert Varga orkestraren podiumera itzuliko baita, oraingoan zuzendari gonbidatu gisa. Bakarlari gonbidatua ere, Arcadi Volodos pianojotzailea, ezaguna da Orkestraren entzulegoarentzat, aurretik ere izana baita bere denboraldian, orduan ere Gilbert Vargaren zuzendaritzapean. Izan ere, Orkestrak eta Vargak zein Volodosek osatutako tandemak arrakasta nabarmena lortu zuten elkarrekin aritutako bi alditan, 2006ko Donostiako Musika Hamabostaldian eta 2007/2008 denboraldian. Kontzertuak azaroaren 15 eta 17an Donostiako Kursaal Auditorioan, 16an Gasteizko Principal Antzokian eta 18an Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira.

Gilbert Vargak bete berri dituen edo epe laburrean beteko dituen konpromezuen artean aipatzekoak dira Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoa, DSO Berlin, Berlin Konzerthaus Orchestra, Frankfurt Museumgesellschaft, MDR Leipzig, Gürzenich, Oslo Philharmonic, Hungarian National Philhamonic, Espainiako Orkestra Nazionala edo Belgikakoa. Erresuma Batuan, 2009/2010 denboraldian City of Birmingham Symphony Orchestra zuzendu zuen berriz ere eta 2010/2011 denboraldian bere debuta egingo du Royal Scottish National Orchestrarekin. Ipar Amerikan, sarritan aritzen da lankidetzan Minnesota, Filadelfia, Atlanta, St. Louis, Dallas, Milwakee edo Indianapoliseko orkestrekin; 2009/2010 denboraldian Seattle-eko Orkestra Sinfonikoarekin egin zuen debuta eta joan den urrian Baltimore-koarekin. Bestetik, duela gutxi Taipei-eko Orkestra Sinfonikoa, Malaisiako Orkestra Filarmonikoa eta Pekingo CNPA Orkestra zuzendu ditu estreinako aldiz. 2011. urtean Adelaidako Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du (Australia).

1996an debuta egin zuenetik, Arcadi Volodos (San Petersburgo, 1972) orkestra gailenenekin eta zuzendari ezagunenekin aritu da mundu osoan zehar. Azkenaldiko bere ibilbideari dagokionez, 2009an Liszten errezital bat aurkeztu zuen Salzburgeko Jaialdian, ondoren Hego Amerikan barrena eginiko bira batean interpretatu zuelarik. 2010/2011 denboraldiko bere konpromezuen artean Korea, Londres, Zurich, Viena, Madrid, San Petersburgo, Amsterdam, Varsovia, Ruhr Klavierfestival, La Roque d'Antheron, Salzburgeko Jaialdia eta Leipzigeko Gewandhaus Orkestrarekin, Pariseko Orkestrarekin eta Berlingo Orkestra Sinfonikoarekin kontzertuak daude. Oraingo honetan, Volodosek pianoarako errepertorio erromantikoaren ezinbesteko obra den Piotr Ilich Tchaikovskyren Piano eta orkestrarako 1. kontzertua interpretatuko du Orkestrarekin batera.

Kontzertu hauetako egitaraua Kodályren Galántako Dantzak eta Straussen Don Juan obrek osotzen dute. Egitarauari Oharren egile den Juan Manuel Vianaren hitzetan, Dantzak Zoltan Kodályk "bere ibilbide sortzaile luzeko helduaroan ondutako orkestra-lan gogokoenen (eta, ondo merezita, ospetsuenen) artean daude". Don Juan-ek bultzada erabakigarria eman zion benetan joria izandako hamarkada batean (1889-1899) mamitutako poema sinfonikoaren arloko bere lorpen handienetarantz: Heriotza eta itxuraldaketa, Hartara hitz egin zuen Zaratustrak, edo Heroi-bizitza bat, esaterako.

Abonu-Denboraldiko 5. programa
Azaroaren 15a eta 17a :
Kursaal Auditorioa, Donostia. 20:00etan.
Azaroaren 16a: Principal Antzokia, Gasteiz. 20:00etan.
Azaroaren 18a: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan.

Egitaraua
P.I. Tchaikovsky:
Piano eta orkestrarako 1. kontzertua si bemol minorrean, opus 23 [32']
Z. Kodaly: Galántako Dantzak [16']
R. Strauss: Don Juan, opus 20 [17']

Gilbert Varga, zuzendaria
Arcadi Volodos, pianoa

Next events

Concerts & Tickets May

1 Fr
2 Sa
3 Su
4 Mo
5 Tu
6 We
7 Th
8 Fr
9 Sa
10 Su
10 may, 2026 Sunday, 18:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Vitoria/Gasteiz
Arriaga bizi da
11 Mo
12 Tu
13 We
14 Th
15 Fr
16 Sa
16 may, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Musikaste. Closing concert Pablo Urbina Errenteria
Musikaste. Closing concert
17 Su
18 Mo
19 Tu
20 We
21 Th
22 Fr
22 may, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián
Bernaola / Mendelssohn
23 Sa
23 may, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Tango berria Donostia / San Sebastián
Matinée 15: Tango berria
24 Su
25 Mo
25 may, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Vitoria/Gasteiz
Bernaola / Mendelssohn
26 Tu
26 may, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Pamplona/Iruña Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
27 We
27 may, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Bilbao/Bilbo Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
28 Th
28 may, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Bernaola / Mendelssohn François López-Ferrer Donostia / San Sebastián Buy tickets
Bernaola / Mendelssohn
29 Fr
30 Sa
31 Su