Wednesday 03 March, 2010

EUSKADIKO ORKESTRAK RAMON LAZKANO KONPOSITOREARI ESKAINITAKO DISKA SALGAI DAGOENEKO

EUSKADIKO ORKESTRAK RAMON LAZKANO KONPOSITOREARI ESKAINITAKO DISKA SALGAI DAGOENEKO
Diska hau Orkestrak bere lan diskografikoa dibertsifikatzeko asmoz “Música de hoy-Gaurko Musika” izenpean sortu den ildo berri baten barnean kokatzen da. Ramon Lazkano da, egungo errepertorioa lantzeko, Kairos disko-etxe ospetsuarekin garatu eta sorkuntza garaikidean funtsatutako ildo berri honen lehenbiziko izena.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere diskografiari tituluak gehitzen jarraitzen du Ramon Lazkano konpositore donostiarrari eskainitako pasa den 2009.irailean Miramongo egoitzan grabatutako azken honekin. Honekin berrogei baino gehiago dira Orkestraren diskografia osatzen duten diskoak.

Diska honek Ramón Lazkanoren katalogo konpositiboko hiru lan biltzen ditu: Hauskor (2006), Amsterdam Cello Octet-ekin, Ortzi Isilak (2005), Ernesto Molinari suitzar klarinete-jolea bakarlari gisa arituz, eta Ilunkor partitura, Orkestrak berak Lazkanori 2000. urtean enkargatua. Errepertorio garaikidean espezializatutako zuzendaria, EOS lehengo aldiz zuzendu duen Johannes Kalitzke alemaniarrak zuzendu du erregistro hau.

Diska hau Orkestrak bere lan diskografikoa dibertsifikatzeko asmoz "Música de hoy-Gaurko Musika" izenpean sortu den ildo berri baten barnean kokatzen da. Ramon Lazkano da, egungo errepertorioa lantzeko, Kairos disko-etxe ospetsuarekin garatu eta sorkuntza garaikidean funtsatutako ildo berri honen lehenbiziko izena.

Hau da Orkestrak Kairos disko-etxearekin lan egiten duen lehengo aldia. 1999an Vienan sortua, musika garaikidearen zabalkuntzan dago espezializatua. Kairos hitzak "momentu aproposa" esan nahi du, aintzinako greziarrek hitz hau erabiltzen zuten hemen eta orainaren arteko egokitzapena, "une egokia" adierazteko. Kairos-en asmoa, beraz, musika deritzogun "betetasun une" hori gordetzean datza. Disko-etxe honen helburua entzulearen gozamenerako musika garaikidea atzematea da, adimen eta entzumen garaikideei espazio zein esperientzia berriak zabalduko dizkien musika atzematea.

Diska
Ramon Lazkano
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan grabatua, 2009ko irailaren 14tik 18ra.

Obrak
Hauskor zortzi biolontxelo eta orkestrarako (2006)
Ortzi Isilak klarinete eta orkestrarako (2005)
Ilunkor orkestrarako (2000)

Johannes Kalitzke, zuzendaria
Ernesto Molinari, klarinetea
Cello Octet Amsterdam
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Disko-etxea: KAIROS

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection