Thursday 25 February, 2010

HARPAREN INGURUKO PROGRAMA IZANGO DA LARUNBATEKO MATINÉEAREN FUNTSA

HARPAREN INGURUKO PROGRAMA IZANGO DA LARUNBATEKO MATINÉEAREN FUNTSA
“Raveldik hasi eta Debussyraino” izenburupean, Debussyren Flauta, biola eta harparako sonata eta Ravelen “Sarrera eta allegroa” delako harpa, flauta, klarinete eta hari-laukoterako septetoa izango dira entzungai.

Larunbat honetan otsailak 27 goizeko 11etan, Orkestraren Miramongo egoitzan Miramongo Matinéeak zikloaren emanaldi berri bat izango da, oraingoan harpa protagonista dela. "Raveldik hasi eta Debussyraino" izenburupean, Debussyren Flauta, biola eta harparako sonata eta Ravelen "Sarrera eta allegroa" delako harpa, flauta, klarinete eta hari-laukoterako septetoa izango dira entzungai. Musikari gazte baina eskarmentudunek osatutako taldea (gehientsuenak Euskadiko Orkestrako kideak dira) izango da larunbat goizean Miramonera hurbiltzen den entzulegoari partitura interesgarri hauek aurkeztuko dizkiena.

Matinée honetan arituko dira Bleuenn Le Friec harpajole frantziarra, Espainiako gazte Orkestrako eta Gustav Mahler Jugend Orchester delakoaren kidea; Boris Grelier flauta-jolea, Parisko Orkestrako, Tolosako Capitole Orkestrako edo OBCren lankide dena; Sara Zufiaurre, Euskadiko Orkestrako klarinete-jolea; Cristina Lixandru eta Ortzi Oihartzabal biolinjoleak, Orkestraren lankidea bata eta kidea bestea; Delphine Dupuy, EOSeko biola bakarlaria eta, amaitzeko, Gabriel Mesado, EOSeko biolontxelo bakarlaria.

MIRAMONGO MATINÉEAK. "Raveldik hasi eta Debussyraino"
Larunbata, otsailak 27, 11.00etan. Orkestraren Egoitza Miramonen

Next events

Concerts & Tickets June

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
17 june, 2026 Wednesday, 19:00 h.
Other Activities BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards
18 Th
19 Fr
20 Sa
21 Su
22 Mo
22 june, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu