Thursday 28 January, 2010

EUSKADIKO ORKESTRAK KONTZERTU BAT ESKAINIKO DU "MIRAMONGO MATINÉEAK" ZIKLOAREN BAITAN

EUSKADIKO ORKESTRAK KONTZERTU BAT ESKAINIKO DU "MIRAMONGO MATINÉEAK" ZIKLOAREN BAITAN
Larunbat honetan, hilak 30, Euskadiko Orkestra Miramongo Matinéearen protagonista izango da. Kontzertu honek Andrés Orozco-Estradak Orkestraren zuzendari titular gisa errepertorio klasikoan sakontzearen alde egindako apostuari erantzuten dio eta Beethoven en 4. Sinfonia eta Hummelen Fagot eta orkestrarako kontzertu handia izango dira entzungai.

Larunbata honetan, hilak 30, Euskadiko Orkestra Protagonista izango da bere Egoitzako eszenatokian, Miramongo Matinée berri batean. Kontzertu honek Andrés Orozco-Estradak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular gisa errepertorio klasikoan sakontzearen alde egindako apostuari erantzuten dio. Zentzu horretan, Orkestrak bere titularraren zuzendaritzapean Ludwig Van Beethovenen sinfonia guztiak interpretatzea aurreikusi da. Ekimen honek, gainera, indar berria ematen dio Miramongo Matinéeak zikloari. Izan ere, aurreko denboraldietan Orkestraren entsegu irekiak hartu baditu ere, Miramongo Matinéen programazioan gaur orkestra klasikoaren formatuan agertzen den Euskadiko Orkestraren kontzertu bat eskaintzen den estreinako aldia da honako hau.

Abonu-Denboraldian alemaniar konpositorearen Lehendabiziko Sinfonia interpretatu eta Bosgarrena grabatu ostean, larunbatean Orkestrak Beethovenen Laugarren Sinfonia si bemol maiorrean, opus 60 eskainiko du. Carmen Rodríguez Suso musikologoak zera idatzia du partitura honen inguran: "Hirugarrenaren indar izugarriaren eta Bosgarrenaren organizitate ikaragarriaren artean harrapatuta egon arren, berezko nortasuna dauka".

Programa osotzeko, Laugarren Sinfoniaren hitzaurre gisa Johann Nepomuk Hummel musikagile austriarraren Fagoterako kontzertu handia fa maiorrean interpretatuko da. Honetan Anne-Charlotte Lacroix fagot jolea arituko da bakarlari gisa, Euskadiko Orkestrak bere musikariei bakarlari gisa aritzeko aukera ematean duen asmo tinkoaren erakusle. Izan ere, interes honen ildotik, Orkestrako tubajolea den Oscar Abella Abonu-denboraldian bakarlari izango da Christian Lindbergen zuzendaritzapean datorren martxoan.

1985ean Saint Etiennen, Frantzian, jaioa, Anne-Charlotte Lacroix-ek musika ikasketak bere jaioterriko Kontserbatorio Nazionalean burutu zituen 1992. urtea eta 2004a bitartean, Saint Etienneko Orkestrako fagot bakarlari den Pierre-Michel Rivoire-ren ikasle izan zelarik. 2004.etik 2008. urtera bitartean Lyongo Goi Mailako Kontserbatorioan (CNSMD) burutu zituen ikasketak. Garai hartan Lyongo Operako Orkestrako fagot bakarlari Carlo Colombo eta Jean Pignoly, Lyongo Orkestrako kide izandakoa izan zituen irakasle. 2008an goi mailako ikasketen diploma eskuratu zuen eta urte bereko urtarriletik fagot eta kontrafagot postua betetzen du Euskadiko Orkestra Sinfonikoan. Bere ibilbidean zehar Saint Etienneko Orkestra Sinfonikoa, Frantziako Gazte Orkestra, Auvergneko Orkestra, Orchestre des Pays de Savoie, Lyongo Operako Orkestra eta Lyongo Orkestra Nazionalarekin aritu izan da.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

More information

Esku-egitaraua
Next events

Concerts & Tickets December

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
13 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea Enrique Azurza Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Bilboko Koral Elkartea
13 december, 2025 Saturday, 19:00 h.
Other Activities Kantuz 25. Ura bere bidean Fernando Velázquez Donostia / San Sebastián Buy tickets
Kantuz 25. Ura bere bidean
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
18 Th
18 december, 2025 Thursday, 20:00 h.
Other Activities El Diario Vasco Christmas Concert Juanjo Ocón Donostia Buy tickets
El Diario Vasco Christmas Concert
19 Fr
20 Sa
20 december, 2025 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 6: El sonido del silencio Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 6: El sonido del silencio
21 Su
22 Mo
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu
31 We