Wednesday 14 May, 2014

Donostian izango da 2016ko apirilaren 1ean Musika Klasikoaren Europar Sarien Gala

Joan zen apirilaren 12an Varsovian izandako International Classical Music Awards (ICMA) 2014 sarien ekitaldian eman zen ezagutzera 2016 urtean musika klasikoaren europar sarien gala Donostian izango dela. Hautagaitza hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bultzatu zuen Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioaren laguntzarekin.
Musika klasikoaren "Grammy" sarien pareko, gala hau lehenbiziko aldiz izango da Espainian; ondorioz, Donostia eta, hedaduraz, Euskadi musika klasikoaren europar erdigunea bilakatuko dira.

Epaimahaia 13 herrialde ezberdinetako musika kritikok osatzen dute, musika klasikoaren alorrean erreferentziazkoak diren honako 17 komunikabide paperezko zein digitalen ordezkariak: Andante (Turkia), Classic Radio eta Rondo Classic (Finlandia), Crescendo (Belgika), Fono Forum (Alemania), Gramofon (Hungaria), IMZ (Austria), Kultura (Errusia), MDR-Figaro (Alemania), Musica (Italia), Musik & Theater (Suitza), Orpheus Radio (Errusia), Opera (Erresuma Batua), Pizzicato eta Radio 100,7 (Luxemburgo), ResMusica (Frantzia) eta Scherzo (Espainia).

Urtero 15 sari banatzen dira CD eta DVD formatuetan argitara emandako ekoizpen onenen artean (musika barrokoa, abesbatzarako musika, sinfonikoa eta abar) eta mundo osoko artisten ibilbideak ere saritzen dira; horrela musika ibilbide osoari saria emateaz gain, urteko artista, errebelazioa den artista edo urteko disko etxea ere saritzen dira.

Lehenbiziko sari banaketa ekitaldia Tampere-n (Finlandia) izan zen 2011. urtean eta Tampereko Orkestra Filarmonikoak antolatu zuen. Hurrengoa Nantes-en izan zen, Orchestre National des Pays de la Loire orkestrak antolatua. 2013. urtean, berriz, Milanen izan zen ekitaldia, Orchestre Sinfonica di Milano Giuseppe Verdi-k sustatuta. 2014an Varsovian izan berri da, Ludwig van Beethoven Aste Santuko Jaialdiaren baitan eta 2015ean Ankaran izango da, Bilkent Symphony Orchestra-ren Auditoriumean. Varsovian eman zen ezagutzera hain zuzen ere 2016an sari banaketa ekitaldia eta ondorengo gala kontzertua Donostian izango direla, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik eta Donostia/San Sebastián 2016 Europar Kultur Hiriburutzaren baitan.

Next events

Concerts & Tickets June

1 Mo
2 Tu
3 We
4 Th
5 Fr
6 Sa
7 Su
8 Mo
9 Tu
10 We
11 Th
12 Fr
13 Sa
14 Su
15 Mo
16 Tu
17 We
17 june, 2026 Wednesday, 19:00 h.
Other Activities BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards Lucas Macías Bilbao/Bilbo
BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Awards
18 Th
19 Fr
20 Sa
21 Su
22 Mo
22 june, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities Talentu gaztea. Apoyo al talento joven Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Talentu gaztea. Apoyo al talento joven
23 Tu
24 We
25 Th
26 Fr
27 Sa
28 Su
29 Mo
30 Tu